ARGIA.eus

2022ko uztailaren 06a

Konfinamenduak euskararik gabe utzi dituen haur eta nerabeekin mintzatzeko boluntarioak behar dituzte

  • Ikastetxeak itxita eta etxean konfinatuta, familia erdaldunetako seme-alaba ugariri asko murriztu zaie euskaraz aritzeko aukera, eta beraiekin hitz egiteko mintzapraktika sare sendoa osatu dute Bilbo Handian: 450 etxe baino gehiagotara heldu dira, baina ekimena oso arrakastatsua izaten ari da eta handitzen ari da eskaera; haurrekin astean pare bat egunetan telefonoz euskaraz arituko diren boluntarioak behar dituzte.

2020ko maiatzaren 21a

Bilboko hamazazpi auzotako eta inguruko herrietako Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikasleekin hitz egiten duten boluntarioek. Hainbat haur eta gazteren kasuan, eskola zen euskaraz entzun eta aritzeko arnasgunea, eta pandemiaren krisiak hainbat etxetan euskararen galeran eta hizkuntzarekiko desatxikimenduan eragin du. “Zenbait kasutan, proiektua aukera bihurtu da –kontatu digu Koldo Lopez mintzapraktikako kideak–, pandemiaren aurretik euskaraz klaseak jarraitzeko zailtasunak zituzten ikasleak zeudelako (Euskal Herrira heldu berri direlako, bestelako premiak dituztelako…) eta proiektu hau errefortzua da eurentzat, irailean eskolara itzultzen direnerako”.

“Nire deiak dira euskararekin duen harreman bakarra”

Bai familiak, bai boluntarioak poz-pozik daudela azaldu digu Lopezek, eta asmoa astean bizpahirutan 15 minutuko deiak egitea den arren, harremana egiten duzunean luzatu egin ohi direla deiak. “Nik 6 urteko neska batekin hitz egiten dut eta oso gustura aritzen gara beti. Deia bukatzera noanean, xantaia emozionala egiten dit eta normalean beste bost-hamar minutu estra lortzen ditu. Valladolid eta Galiziako gurasoak ditu eta neskatoak euskararekin duen harreman bakarra nire deiak dira”.

Euskal Herri osoko boluntarioei deia

Nahiz eta 450 familia baino gehiagotara iritsi diren, mintzapraktikan ari den ume bakoitzeko beste hamar ume saretik kanpo gelditzen dira, boluntario gehiago behar dituztelako. Horregatik, Euskal Herri osora zabaldu dute deia: hemendik ikasturtea bukatu arte astean bizpahiru aldiz 15 minutuko deiak egiteko prest daudenak honako estekan eman dezakete izena.

Beste herri eta auzoetan horrelako mintzapraktika sare bat antolatu nahi dutenei Bilbo Handiko esperientzia aurkezteko eta laguntzeko gertu daudela azpimarratu du Koldo Lopezek.

Donostian, euskarazko eskolako lanekin laguntzeko sarea

Donostian ere boluntario sarea jarri dute martxan herritarrek, kasu honetan Lehen Hezkuntzako haurrei euren eskolako lanetan euskaraz laguntzeko edota euskarazko mintzapraktika saioak haiekin egiteko. Hainbat telefono eman dituzte eta honako honetara deitu daiteke informazio eske: 680 671 818

Kanal hauetan artxibatua: Covid-19 eta erantzun soziala  |  Euskara  |  Hezkuntza

Covid-19 eta erantzun soziala kanaletik interesatuko zaizu...
2022-02-15 | Estitxu Eizagirre
Pediatrek ikastetxe barruetan maskarak kentzea eskatu dute, modu progresiboan

Katalunian Societat Catalana de Pediatria elkarteak pandemia kontrolatzeko ikastetxeetan aplikatzen diren neurriak bertan behera uzteko eskatu du, neurri horiek haurrengan dituzten ondorio kaltegarriak argudiatuz. Tartean dago gela barruetan maskararen erabilera kentzea, modu... [+]


Bizitza

Beste hainbat bezala COVID pasearen aurka Bilbon deituta zegoen manifestaziora joan ginen aurrekoan. Bertan adin, kolore, janzkera eta hizkera askotariko zenbat jende zegoen ikusteak asko poztu ninduen, eta tartean topatu nituen unibertsitate garaiko batailetako lagunak edo... [+]


2022-02-01 | Estitxu Eizagirre
Covid pasaportearen auzia Zarauzko Udaleko osoko bilkurara eraman dute hainbat herritarrek

Zarauzko Udaleko urtarrileko osoko bilkuran, galdera erantzunen txandan sei herritarrek hartu zuten hitza, eta Covid pasaporteak eragindako diskriminazioa eta beren bizipenak azaldu zituzten; tartean, pasaporterik gabe kiroldegira sartzeagatik atxilotuta bukatu zuen... [+]


2022-01-24 | Garazi Zabaleta
Lurre Hurre
Migratzaileak nekazaritzan trebatzeko proiektua Bermeon

Bermeon jaiotako eta bertara etorritako herritarren artean hilean behin egiten zuten tertulia dago Lurre Hurre proiektuaren oinarrian. Elkar ezagutu zuen herritar talde horren harremanetik abiatuta, eta konfinamendu garaian migratzaile askok bizi zuten egoeraz jabetuta, egitasmo... [+]


2022-01-11 | Joseph Andras
Pase poliziakoa: ezkerraren amore emate bat

Joseph Andras (Le Havre, Frantzia, 1984) idazlea da. 2016an lehen eleberriagatik "Goncourt" sari famatua eman zioten, baina berak uko egin zion epaimahaiari esanda “lehia, konkurrentzia eta norgehiagoka arrotzak zaizkiela idazketari eta sorkuntzari”... [+]


Irakurrienak
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude