JARRAIPENA | 3 heriotza gehiago EAEn: Euskal Herrian 2.089 hil dira orain arte, milioiko 658

Zuzeneko jarraipena
  • Covid-19 gaitza kezka handia sortzen ari da batean eta bestean, ezin geratu ari baitira herrialdeak. Azken berrien jarraipena egingo dugu hemen.


2020ko maiatzaren 12an - 21:01
Gakoak
(Argazkia: Dani Blanco / ARGIA)
Europako Kontseiluak preso kopurua handitzea saihesteko eskatu die estatuei

Koronabirusak kolpe gogorra jotzea saihestu nahian, hainbat estatu presoak askatzen ari da edo kartzelatu kopurua murrizteko neurriak hartzen: denbora baterako edo garaia baino lehenagoko askatzeak, amnistiak, kondena etxean betetzea, sententzia kommutatzea, ikerketak eta sententzia gauzatzeak bertan behera uztea. Europako Kontseiluak dei egin die estatu guztiei, ahal denean eta diskriminaziorik gabe, atxiloketa saihestu eta bestelako aukerak erabiltzea.

 

Koronabirusa 6: Pandemiaren metaforak

Egunero Elhuyar hedabideak koronabirusari buruzko jakingai bat azaltzen du, ikusentzunezko labur batean. Gaurkoak gai hau jorratzen du: Gerra-hizkera erabat zabaldu da COVID-19az hitz egiterakoan. Baina zientzialariek ohartarazi dute horrek arrisku handiak dituela. Eta gerraz baino suteaz hitz egingo bagenu?

Biktima-kopuruak munduan: 73.824 hildako, 1.329.303 kutsatu, 277.295 sendatu

Apirilaren 6eko ilunabarrean, hona Covid-19 izurriak gaur arte eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak 18:18an zenbatuta:

- Hilak 73.824. Herrialdeka: Italia 16.523, Espainia 13.169, AEB 10.490, Frantzia 8.911, Erresuma Batua 5.373, Iran 3.739, Txina 3.331, Holanda 1.867, Alemania 1.612, Belgika 1.632, Suitza 762, Turkia 574, Brasil 506, Suedia 477, Portugal 311, Kanada 293, Austria 220, Indonesia 209, Ekuador 191, Danimarka 187, Hego Korea 186, Algeria 173, Errumania 168, Filipinak 163, Irlanda 158...

- Kutsatuak 1.329.303. Herrialdeka: AEB 356.414, Espainia 135.032, Italia 132.547, Alemania 101.178, Frantzia 98.010, Txina 81.708, Iran 60.500, Erresuma Batua 51.608, Turkia 27.069, Suitza 21.652, Belgika 20.814, Holanda 18.803, Kanada 15.853, Austria 12.267, Portugal 11.730, Brasil 11.516, Hego Korea 10.284...

- Sendatuak 277.295.

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Volkswagenek hilaren 20an jarriko du berriz Landabengo planta martxan
Volkswagenen Landabengo planta (arg: VW)

Euskal Herriko enpresa nagusietakoa den Volkswagen autogileak enpresa batzordeko kideei adierazi die apirilaren 20an jarri nahi duela Iruñeko Landabenen duen lantokia berriz ere martxan, hainbat denboraz koronabirusa dela-eta itxita egon ondoren.

Lehen astean txanda bakarreko lana egingo lukete beharginek, hau da, normalean egiten dutenaren autoen herena baino ez dute produzituko, eta bigarren astean bi txandatara pasako lirateke. Orain langileen ordezkarekin adostu nahi dute itzulera hori.

Nolanahi ere, hori egin ahal izateko badintza batzuk jazo behar direla onartu du enpresako zuzendaritzak, hala nola, legezkotasuna, hornikuntza katea bermatuta edukitzea, langilee segurtasuna ere bermatuta edukitzea... Azken horretarako, babes material guztiak prest edukitzeko lanean ari direla azaldu du.

Kaleratu duen oharrean enpresak dio bere nahia dela lanean hastea koronabirusaren krisiak eragingo duen inpaktu ekonomikoa "ahalik eta gehien gutxitzeko".  Denera 5.000 lagun inguruk egiten du lan Nafarroako Volswagenen eta beste makina bat enpresa osagarri diu inguruan.

Sidenor eta Michelin ere bueltan

Autogintzako beste bi enpresa garrantzitsuk ere iragarri dute lanera itzulera, kasu honetan hilaren 14rako. Michelinek Gasteizko eta Lasarteko lantegiak irekiko ditu eta Sidenorrek Basauri,Gasteiz eta Azkoitiakoak. Beti ere, euren arabera, segurtasun bermeak betetzen badira eta sektorearen egoerak ahalbidetzen badu.

Euskal Herrian gaur arte 735 hil dira, 12.066 kutsatu eta 2.332 daude ospitaleetan

Administrazioeko iturriek zabaldutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 6ko arratsaldea arte 735 pertsona hil ditu Covid-19 izurriak, 12.066 kutsatu eta 2.332 dira ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat eman dituzte orain arte 3.709 gaixo. Hona kopuruok lurraldeka:

- Hildakoak 735. Lurraldeka, Araban 201, Bizkaian 266, Gipuzkoan 81, Nafarroan 187. (Iparraldetik 2 daude kontabilizatuta. Erreferentzia gisa, Pirinio Atlantikoak departamenduan –Iparraldea horren erdia da– 13 heriotza aitortu ditu, baina zehaztapen gehiago barik).

- Kutsatuta testeaturik positibotzat emandakoak 12.066. Lurraldeka: Araban 2.675, Bizkaian 4.629, Gipuzkoan 1.532, Nafarroan 3.231. (Iparraldeko datu fidagarririk ez da. Pirinio Atlantikoak departamenduak 161 aitortu ditu orain arte).

- Ospitaleratuta daudenak 2.332. Herrialdeka ez dugu ospitaleratuen zenbaketa osaturik aurkitu gaur.

Austriak apirilaren 14an irekiko ditu 400 m2 arteko komertzio guztiak

Austriak astelehen honetan ezagutarazi du koronabirusagatiko konfinamendutik irteten hasteko egutegia. Behar-beharrezko produktuen saltokiak zabalik eduki dituzten bezala –Euskal Herrian dauden moduan–, datorren asteburuko jaiak pasata asteartean, 14, klase guztietako komertzioek ireki ahalko dituzte beren ateak 400 metro karratu baino gutxiagokoak izanez gero. Eta hortik aurrera joango dira gainerako jarduera guztiak epeka normaltzen. Austria da Europan Covid-19 testak modurik orokortuenean erabili dituen herrialdea, horrekin batera kaleko harremanetarako herritarren artean maskara eramatea arau bihurtuz, eta ondorioz positibo ofizialen eta heriotzen arteko proportzio apalena lortu duena.

 

New Yorkeko zoo bateko tigre bat koronabirusaz kutsatu da

Munduan koronabirusaz kutsatutako lehen tigrea da, eta AEBtan koronabirusa harrapatu duen lehen animalia, The Guardianek kaleratu bezala. New Yorkeko Bronx auzoko zooan bizi da tigrea. Beste sei tigre eta lehoi ere gaixotu dira, horiena koronabirusa den ez badakite ere.

Sintomarik adierazten ez zuen zooko langile baten bidez kutsatu dela uste da, zooa itxita baitago martxoaren 16tik. Hilaren 27an hasi zen lehen sintomak agertzen Nadia izeneko lau urteko tigrea, eta laster sendatzea espero dute adituek.

"Ez dirudi animaliek gizakiei koronabirusa kutsatu diezaieketenik, ezta AEBtan infekzio foku bilakatu daitezkeenik", esan zuen AEBtako Nekazaritza Departamentuko albaitari Jane Ronneyk. Herrialdeko zenbait animaliri testak egin dizkiotela esan zuen departamentuak, eta positibo bakarra Nadiarena izan dela. Dena den, positibo honek kolokan jartzen du animaliak kutsatu ezin daitezkeela dioen ustea.

Boris Johnson ospitaleraratuta dago koronabirusagatik

Boris Johnson Britainia Handiko lehen ministroa ospitalera eraman dute, bertsio ofizialak dioenez bertan koronabirusaren inguruko proba gehiago egiteko. Johnson (55 urte) isolatuta zegoen bere egoitza den Downing Streeten, duela 10 egun positibo eman zuenetik. Astelehenean krisi kabineteak egunero bezala egin behar duen bilkura ez du, beraz, Johnsonek gidatuko Dominic Raab Atzerri ministroak baizik, lehen ministroa horretarako gai ez dela iritzita. Egun berean, igandean, Ingalaterrako Elizabeth II erreginak mezu berezia die britainiarrei, harro egoteko moduko jokabidea edukitzeko eskatuz.

 

Italiak 525 hildako erregistratu ditu azken 24 orduetan, azken asteetako kopururik txikiena

Italiako gobernuak emandako datuen arabera, 4.316 positibo berri eta 525 heriotza kontabilizatu zituzten azken 24 orduetan.

Azken asteetako kopururik baxuena da egun bateko heriotzei dagokienez. Aurreko egunean, 681 heriotzaren berri eman zuten agintariek, eta beraz, baieztatu egin da beherantz doan tendentzia.

Guztiar 15.887 pertsona hil dira pandemia honek jota, eta 128.948 positibo kontabilizatu dituzte. Gaur egun 91.246 dira aktibo dauden kasuak eta orotara, 21.815 pertsonak jaso dute alta pandemia hasi denetik.

78.800 test azkar iritsiko dira gaur eta bihar Hego Euskal Herrira

Txinatik iritsi zaizkion milioi bat test azkarretatik 78.800 Hego Euskal Herriara bideratuko ditu Sanchezen gobernuak igandean eta astelehenean. 18.000 Nafarroarako izango dira eta 58.800 Araba, Bizkaia eta Gipuzkoararko, eldiario.es-en irakur daitekeenez.

 

EH Bilduk Moncloako Itun berriak ez dituela babestuko esan du Arnaldo Otegik

EH Bilduko koordinatzaile nagusiak agerraldia egin du igande goizean sare sozialen bitartez. Pedro Sánchezek iragarri dituen Moncloako Itunen berritzea kritikatu du, eta alderdi abertzaleak ez duela horretan parte hartuko adierazi du. Otegiren irudiko, Itunek “ birzentralizazioa, eskubide sozialak eta ekonomikoak urratzea eta murriztea, eta formula neoliberaletara itzultzea” ekarriko lukete. Sakoneko eraldaketa baten alde azaldu da, baina Euskal Herritik egina: “ Euskal Herriak badauka talentu, energia eta gaitasun intelektual, ekonomiko eta enpresarial nahikoa eztabaidak hemen egiteko, eta herrialde honek bigarren eraldaketarako behar dituen estrategiak hemen abiatzeko”. Neoliberalismoak porrot egin duela adierazi du, eta mundua aldatzera doala. “Zer norabide eman nahi diogu mundu justuago bat eraikitzeko?”, egin du galdera.

PSOE-Podemos Gobernuak alarma egoeraren luzapena erabaki du, eta Espainiako Kongresuak neurria onartu behar du aste honetan. Otegik ez du zehaztu zer bozka emango duen EH Bilduk. Orain arteko jarrerarekin “koherentea” izango dela adierazi du soilik. Konfinamenduak emaitzak ematen ari dela defendatu du, eta neurriak kentzeko orduan tentuz ibili beharra azpimarratu du, atzera pausuak ematea ekiditeko: “Badirudi hasieran berandu iritsi zirenek oso azkar iritsi nahi dutela bukaerara, eta hori arduragabekeria handi bat izan liteke”.

Biktima-kopuruak munduan: 69.475 hildako, 1.274.335 kutsatu, 264.837 sendatu

Apirilaren 5eko gauean, hona Covid-19 izurriak gaur arte eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak 23:32ean zenbatuta:

- Hilak 69.475. Herrialdeka: Italia 15.887, Espainia 12.641, AEB 9.618, Frantzia 8.078, Erresuma Batua 4.934, Iran 3.603, Txina 3.329, Holanda 1.766, Alemania 1.524, Belgika 1.447, Suitza 685, Turkia 501, Brasil 448, Suedia 401, Portugal 295, Indonesia 198, Kanada 258, Austria 204, Hego Korea 183, Errumania 151, Danimarka 179, Ekuador 145, Indonesia 144, Irlanda 137, Filipinak 152, Algeria 152...

- Kutsatuak 1.274.335. Herrialdeka: AEB 336.830, Espainia 130.759, Italia 128.948, Alemania 98.765, Frantzia 92.839, Txina 81.669,  Iran 58.226, Erresuma Batua 47.806, Turkia 23.934, Suitza 21.100, Belgika 19.691, Holanda 17.851, Kanada 14.426, Austria 11.934, Portugal 11.278, Brasil 10.475, Hego Korea 10.237...

- Sendatuak 264.837.

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Urkulluk "normaltasunera itzultzeko" plana adostuta egiteko eskatu dio Sánchezi

Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak Madrili mezuak bidaltzen jarraitzen du, koronabirusaren krisiaren ondorioz Moncloak dekretatutako larrialdi egoerak Eusko Jaurlaritzaren eskumen batzuk Espainiaren esku geratu ondoren. Lehendakari jeltzaleak Espainiako presidentearekin izan duen elkarrizketa telematikoan Sánchezi adierazi dio bat egiten duela alarma egoera apirilaren 26ra arte luzatzeko erabakiarekin. Gainera, eskerrak eman dizkio funtsezkoak ez diren jarduera ekonomikoak eteteko agindua "malgua" izan delako –horri esker, zenbait industriak lanean jarraitzeko zirrikituak aurkitu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan–. Urkulluk, hala ere, "normaltasunera itzultzeko plana" egiteko unea iristen denean Sánchezekin batera diseinatu nahi duela adierazi dio Espainiako presidenteari.

Singapur: Covid-19ari aurre egin nahi zion aplikazioaren porrota

Munduko hainbat herrialde konfinamendua agintzen ari zirenean, Singapurreko Gobernuak aplikazio mugikor bat aurkeztu zuen, herritarren mugimenduak kontrolatuz ekonomia martxan mantendu ahal izango zuelakoan. Bi aste geroago, erabaki drastikoak hartu behar izan ditu gaitzaren zabalpena ikusita.

 

Lombardian eta Toskanan (Italia) maskara derrigorrez, kalera ateratzeko

Asteburu honetatik aurrera, Italiako bi eskualdetan kalera ateratzeko maskara derrigorrezkoa izango da. Oraindik ez da estatu osora zabaldu neurri hori, baina beste eskualde batzuetan ere hasiak dira antzeko urratsak ematen.

 

EAEko Osasun sailburuak adierazpen polemikoak egin ditu maskaren erabileraz

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi du ez duela maskararik erabiltzen eta iradoki du Pedro Sánchez Espainiako presidenteak erabiltzen badu “koronabirusa daukalako” izango dela.

 

Euskal Herrian gaur arte 693 hil dira, 11.701 kutsatu eta 2.336 daude ospitaleetan

Administrazioeko iturriek zabaldutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 4ko arratsaldea arte 650 pertsona hil ditu Covid-19 izurriak, 11.184 kutsatu eta 2.439 dira ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat eman dituzte orain arte 3.709 gaixo. Hona kopuruok lurraldeka:

- Hildakoak 693. Lurraldeka, Araban 194, Bizkaian 242, Gipuzkoan 79, Nafarroan 178. (Iparraldetik 2 daude kontabilizatuta. Erreferentzia gisa, Pirinio Atlantikoak departamenduan –Iparraldea horren erdia da– 13 heriotza aitortu ditu, baina zehaztapen gehiago barik).

- Kutsatuta testeaturik positibotzat emandakoak 11.701. Lurraldeka: Araban 2.639, Bizkaian 4.489, Gipuzkoan 1.500, Nafarroan 3.073. (Iparraldeko datu fidagarririk ez da. Pirinio Atlantikoak departamenduak 161 aitortu ditu orain arte).

- Ospitaleratuta daudenak 2.336. Herrialdeka ez dugu ospitaleratuen zenbaketa osaturik aurkitu gaur.

Espainiako Gobernuak milioi bat test azkar gaur-bihar banatzea agindu du

Erkidegoetako presidenteekin igandero egiten duen bileran eman du albistea Pedro Sánchez Espainiako presidenteak. Itxialdi amaierarako helburu nagusietakoa test azkarren bidez sintomarik ez duten gaixoak identifikatzea da. Gaixook etxetik kanpo isolatzea aztertzen ari da Gobernua.

 

Urdaibaira txangoa etxetik, udaberriko hegaztien bizimodua gozatzeko

Ordu oroz ikusentzun daiteke Urdaibaiko paduretako hegaztien bizimodua, Urdaibai Bird Centerrek jarritako kameren bidez. Hegaztien migrazio garai betea da udaberria eta Afrikatik Europa iparralderainoko bidean diren hainbat espezie ikusteko aukera dugu orain. 

 

Umeek euskaraz berba egiten segitzeko mintzapraktikak antolatu ditu Algortarrok Zaintzen sareak

Osasun alertak eragindako konfinamenduak haur eta nerabe askoren euskaraz aritzeko aukerak murriztu ditu, batez ere familia ez-euskaldunetan. Egoera horrek eragin kaltegarria izan dezakeelakoan euren hezkuntza-prozesuan, Algortarrok Zaintzen herritarren zaintza-sareak mintzapraktikak bermatzeko egitasmoa jarri du martxan.

 

Eraso matxista salatzeko protesta deitu du Aiaraldeko Mugimendu Feministak

21:00etan eskualde osoko leihoetan zarata egiteko deia luzatu du Aiaraldeko Mugimendu Feministak. Atzoko genero indarkeria atxiloketa salatu, eta emakume erasotuei babesa adieraztea da helburua.

 

Eraso matxista salatzeko protesta deitu du Aiaraldeko Mugimendu Feministak

21:00etan eskualde osoko leihoetan zarata egiteko deia luzatu du Aiaraldeko Mugimendu Feministak. Atzoko genero indarkeria atxiloketa salatu, eta emakume erasotuei babesa adieraztea da helburua.

 

Vietnamek ez du arrozik esportatuko, bertakoei janaria bermatu ahal izateko

Covid-19a dela-eta hartu dute erabakia. Martxoaren 24 iluntzean jarri zuten indarrean eta aduanak zainduko dituzte arrozik atera ez dadin.

 

DYAko boluntarioak Nafarroako suhiltzaileei batu zaizkie desinfekzio lanetan

1977an errepide istripuen aurrean osasun babesa emateko Nafarroako DYA gobernuz kanpoko erakundea jaio zen. 43 urte hauetan zehar, beharrizanen arabera haien laguntza egoera ezberdinetara moldatu dute elkarteko kideek. Arrunta da entzierro, futbol partida edota festetan jendetzaren artean horiz jantzitako boluntarioak aurkitzea, eta baita haien kolore bereizgarri horrekin margotutako anbulantziak ikustea ere.

 

Etxetik etxera bertso saioa egin du Bilbo Hiria irratiak

Eneko Abasolo “Abarkas”, Nerea Elustondo eta Eneko Fernandez bat-batean aritu dira bertsotan apirilaren 1ean, nor bere etxetik. Saioa hemen dago entzungai.

 

"XXI. mendeko gure gizartearen hipokresiaren adierazgarri da interna erregimena"

Koronabirusaren krisiak agerian utzi du bizitzak erdigunean jartzearen beharra. Zaintza krisiak gainezka egin digu eta dagoeneko ezinezkoa da beste aldera begiratzea. Krisi guztietan bezala, honek ere batzuk beste batzuk baino gehiago kolpatu ditu. Josefina Roco Sanfilippo, Trabajadoras No Domesticadas taldeko eta Mundubateko Genero eta Feminismoen Departamentuko kidea elkarrizketatu dugu telefonoz, konfinamendutik konfinamendura. Zaitza eta etxeko langileen egoeraz eta krisiari aurre egiteko martxan jarri dituzten egitasmoez aritu gara.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude