Portugalgo presidenteak dio bankak 2008ko krisian jasotako babesa itzultzeko ordua dela

  • Marcelo Rebelo de Sousa presidenteak bankuari esan dio “ekarpen oso garrantzitsua” egin behar diola herrialdeari, krisi garaian jasotako babesagatik. Babes hori portugaldar bakoitzak emandako laguntzagatik eskuratu zuela, eta orain bankuak hori bueltatzeko aukera duela gehitu du.

Marcelo Rebelo de Sousa banketxeei krisian "ekarpena" egiteko eskatzen. Argazkia: Hoy.

2020ko apirilaren 06an - 13:00

Denboraren garrantzia azpimarratu nahi izan du, koronabirusaren eta honen ondorio ekonomiko eta sozialen aurkako “erlojuaren aurkako lasterketa” irabazi ahal izateko. “Borroka hori bankuarena ere bada”, esan du.

Hori horrela, apirilaren 6an Portugalen dauden bost banketxe handien presidenteekin batzartuko da (Caixa Geral de Depósitos, BCP, Santander, Novo Banco eta Banco BPI), beren ikuspuntua ulertu eta zenbaterainoko laguntza eskaintzeko prest dauden ikusteko. Dena den, koronabirusak eragin die jada bankuei, izan ere, Portugalgo Gobernuak sei hilabeteko epea eman die kredituak ordaintzeko zailtasunak dituzten familia eta enpresei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude