Europako Kontseiluak preso kopurua handitzea saihesteko eskatu die estatuei

  • Koronabirusak kolpe gogorra jotzea saihestu nahian, hainbat estatu presoak askatzen ari da edo kartzelatu kopurua murrizteko neurriak hartzen: denbora baterako edo garaia baino lehenagoko askatzeak, amnistiak, kondena etxean betetzea, sententzia kommutatzea, ikerketak eta sententzia gauzatzeak bertan behera uztea. Europako Kontseiluak dei egin die estatu guztiei, ahal denean eta diskriminaziorik gabe, atxiloketa saihestu eta bestelako aukerak erabiltzea.


2020ko apirilaren 06an - 19:28
Argazkia: Europako Kontseilua.

Europako Kontseiluaren Giza Eskubideen Batzordeak egindako deiaren arabera, presoak Covid-19aren aurrean talde ahulenetako bat dira, kutsatzeko arrisku handiko tokietan daudelako. Kartzelak ez daude epidemia larriei aurre egiteko prestatuta eta kanpoan hartu daitezkeen neurriak (pertsonen arteko distantzia eta higiene arauak) barruan ezin dira hain erraz bete.  

Kontseiluak dio Europako presondegi askotan jende gehiegi dagoela, eta ziega txikiegitan eta partekatutan bizi direla. Osasun zerbitzuak behar baino okerragoak dira eta gaixotasun infekziosoak eta kronikoak dituen preso kopurua gizarteko batez bestekoa baino handiagoa da. Tuberkulosia, diabetesa eta GIBa dutenak asko dira.

Dagoeneko kutsatuak eta hildakoak izan dira Europako presondegietan. Tentsio handia dago kartzeletan eta protestak izan dira bisitak eta ekintzak mugatu zaizkielako.

Kartzeletan jende gehiegi badago, eta areago larrialdi egoeran egonez gero, Kontseiluak dio askatasuna murrizteari alternatibak aurkitu behar zaizkiola. Batez ere kontuan hartzekoak dira osasun arazoak dituztenak, gizartearentzat mehatxu ez diren adinekoak eta delitu txikiak edo bortizkeria erabili gabe egin dituztenak. Atxilotuko ez diren pertsona horiei urgentziazko lo-tokia eskainiko zaie eta oinarrizko zerbitzuak, osasun arreta ere bai.

Kontseiluak espetxean dauden guztien giza eskubideak errespetatzea eskatu du eta batez ere ahulenak babestea, hala nola, desgaitasunen bat dutenak, haurdunak eta adin txikikoak. Osasun larrialdiak eragindako murrizketek aldi baterakoak, proportzionatuak, beharrezkoak, eta gardenak izan behar dutela eskatu du. Adibide moduan jarri du, senideen bisitak bertan behera utziz gero telefono edo bideo bidezko komunikazioa ahalbidetu beharko dela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude