"Covid Pasea" proposatu dute Italian immuneak lanera bueltatu daitezen

  • Italiak, Europan koronabirusak jo zuen lehen herrialdeak, hilabete darama konfinatuta. Isolamenduaren fruituak nabari dira jada: erdira jaitsi da eguneroko kutsatu kopurua, eta martxoaren 19az geroztik hildako kopuru baxuena erregistratu du. Orain, izurritea kontrolatzen hasia dela, ekonomiaren suspertzea du buruan gobernuak. Baina nola egin brote berriak ekiditeko?


2020ko apirilaren 06an - 10:04
Covid-19aren odol analisia. Argazkia: El Mira.

Odol kontua da, edo hori proposatu dute Italiako zenbait politikari eta osasun adituk. Langileei odol analisiak egitean datza proposamena, birusaren aurkako antigorputzak nork dituen identifikatzeko, eta horiek lanera joateko. Gainontzekoek konfinamendua jarraitu beharko lukete.

Momentuz hipotesia besterik ez da, zientzialariak ere ez baitaude ziur antigorputzak izateak immunitatea esan nahi duen. Hala ere, geroz eta handiagoak dira agintariek ekonomia berrabiarazteko dituzten presioak, eta aukera egiazkoa bilakatu daiteke.

Hori adierazi dute zenbait politikarik, baita proposamenak egin ere. Venetoko gobernadoreak “lizentzia” bat proposatu du antigorputzak dituztela eta birusa pasatu dutela erakusten duten langileentzat. Matteo Renzi lehen ministro ohiak “Covid Pasea” proposatu du sendatu direnentzat.

Ziurgabetasuna berriz ere

Italia koronabirusaren pandemia jasan duen lehen mendebaldeko estatua da, eta gainontzekoen eredu bilakatu da, ezinbestean. Giuseppe Conte lehen ministroak eta bere gobernuak hartutako erabakiak gidalerro bilakatu dira inguruko herrialdeentzat, eta horrek presio handia jarri du estatuaren gain.

Horrela izan zen konfinamenduaren kasuarekin, Europako lehen herrialdea izan baitzen neurri hori hartzen, martxoaren 9an. Bere atzetik etorri ziren gainontzeko estatuen konfinatzeko erabakiak.

Odol analisien eta “paseen” proposamena hori besterik ez da, proposamena. Hala ere, Italiak argi du bere erabakiak egokiak edo desegokiak izateaz gain etikoak edo ez etikoak ere badirela nazioarteko komunitatearen begitara, errepikagarriak edo ez errepikagarriak, alegia. Beraz, are kontu handiagoz ibili behar du italiarren biziak ez ezik, gobernuaren sinesgarritasuna eta fidagarritasuna ere jokoan baititu krisi horretan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude