Jantokiko beka duten ikasleei elikagaiak bermatuko dizkie Nafarroako Gobernuak

  • Eskolak irekitzen diren bitartean, jantokiko beka zeukaten ikasleek elikagaiak jasoko dituzte, bai elikagai loteen bidez edo dendetan erosketak egin ahal izateko txartelen bidez. Banaketa hau bideratzen dutenak hauek dira, elkarlanean: Gurutze Gorriko boluntarioak, Hezkuntza eta Eskubide Sozialen sailak.


2020ko apirilaren 5ean - 09:15
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2.000 erosketa txartel banatu dira Iruñea inguruan eta gainerako zonaldeetara 1.000 elikagai lote banatu dituzte: adin txikiko batek bi astez jan ahal izateko bestekoak dira lote hauek. Bi aste hauek pasatutakoan, erosketa txartel bana emango zaie, hurrengo 15 egunetarako.

Elikagaiak jasotzeko familiek ez dute tramiterik egin beharko. Beka jasotzen zuten ikasleen gurasoekin harremanetan jarriko da Gurutze Gorria, elikgaiak edo txartela jasotzeko hitzordua jartzeko.

Eskolek itxita iraun bitartean

Neurri hauekin apirilaren 16tik 31rako epeari erantzungo zaio. Horren ostean eskolak ireki ez badira, luzatu egingo da elikagai lote eta txartelen sistema, egoera berezi honek irauten duen bitartean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.