ARGIA.eus

2020ko ekainaren 01a

Umeek euskaraz berba egiten segitzeko mintzapraktikak antolatu ditu Algortarrok Zaintzen sareak

  • Osasun alertak eragindako konfinamenduak haur eta nerabe askoren euskaraz aritzeko aukerak murriztu ditu, batez ere familia ez-euskaldunetan. Egoera horrek eragin kaltegarria izan dezakeelakoan euren hezkuntza-prozesuan, Algortarrok Zaintzen herritarren zaintza-sareak mintzapraktikak bermatzeko egitasmoa jarri du martxan.

Iker Rincon Moreno
2020ko apirilaren 05a
Askotariko aukerak egongo dira mintzapraktikak egin ahal izateko. Argazkia: hiruka.eus.

Ia hiru aste igaro dira konfinamendua ezarri zenetik; ordutik, haur eta nerabe askok euskaraz aritzeko aukera gutxi dute. Hori dela eta, arrisku handia dago hezkuntza-prozesuan bete-betean murgilduta dauden umeen euskararen erabilera murrizteko egunotan, familia ez-euskaldunetan batez ere. Izan ere, egoera horietan haurrek ez dute euskaraz mintzatzeko inolako baliabiderik eta horrek eragin kaltegarria izan dezake haur askoren hezkuntza-prozesuan eta, bereziki, euren hizkuntza-gaitasunetan.

Gabezia horri aurre egiteko, Algortarrok Zaintzen herritarren zaintza-sareak ume horien eta boluntarioen artean mintzapraktikak bermatzeko egitasmoa jarri dute martxan. Horren helburua da haur denek "antzeko hizkuntza-aukerak" izaten laguntzea euskaraz berba egiteko.

Zelan gauzatuko da proiektua?

Boluntarioen eskaintza erregistratuta dagoenean, koordinazioko pertsona batek haurraren (bere familiaren) kontaktua helaraziko dio boluntarioari pertsona horregaz mintzapraktika hasi ahal izateko. Arduradunek azaldu dutenez, proiektua koordinatzen duten pertsonek bakarrik izango dituzte boluntarioen eta gurasoen datuak.

Elkarrizketak banan-banakoak izatea aurreikusi dute antolatzaileek, alde bien baliabideetara eta beharretara egokituta. "Gure ustez, komenigarria da nolabaiteko jarraikortasuna ematea, baliabide hau eraginkorra eta iraunkorra izan dadin. Gure proposamena da, bakoitzak ahal duen neurrian, 15-20 minutuko tarteak bilatzea, astean bi egunetan gutxienez", azaldu dute.

Nolakoak izango dira mintzapraktikak?

Elkarrizketak birtualak izango dira, eta boluntarioak eta haurrak (bere familiak) adostutako tresnaren bidez egingo dira, hala nola telefonoa, Skype edo Whatsappeko bideo-deia erabilita.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Koronabirusa  |  Getxo  |  Euskararen erabilera

Koronabirusa kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude