Eneko Bidegain kazetaria, irakaslea, idazlea eta bertso epailea da. Herria astekariak, Euskal Irratiak, Hitzak, Kazeta.infok eta Kanaldudek elkarlanean egindako hileroko saioa da «Ahoan bilorik gabe».
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.