2025-12-15 | Patxi Azparren

Mundua abiadura bizian amildegira doan honetan, Euskal Herriko kontuez aritzea txikikeria dela pentsatuko dute askok. Ez dute arrazoi falta, baina, modu berean ere, ezin ahantzi gure erabaki garrantzitsuenak gugandik oso hurbil dauden pertsonek eta egoerek baldintzatutakoak izaten direla.

Oso kezkatuta nago munduak hartu duen norabideagatik. Soziopatak presidente bilakatuta, gerra global baten arriskua, ekosistema kinka larrian, neofaxistak nonahi... Begirada zabaletik beste lehentasunak... [+]