Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Planeta Prekarioan liburuaren aurkezpena
2023-11-02

Liburu honetan, 2002an hasi eta hogei urtez Pello Zubiria Kamino kazetariak ARGIAko Net Hurbil sailean idatzitako ehunka artikuluren aukeraketa bat aurkituko duzu. Baina ez erratu, hau ez da bilduma bat. Edo ez behintzat bilduma soil bat. ARGIAn liburu hau egten tematu baldin bagara, gaurko eta biharko mundua hobeto ulertzeko balio dezakeela ikusten dugulako da. Planetako kontinente guztietako gertaerak, historiak, bizipenak, datuak eta analisiak topatuko dituzu orrialdeotan, lastorik gabeko idazkera fin eta zorrotza erabilita. Hiztegiarekin eta probokazioarekin solasean, irakurlea harrapatzen du egileak, izenburutik hasi eta azken esaldira arte.

“Zubiriak aberats eta boteretsuen indarkeria eta zinismoa ikertzen ditu oro har. Aldi berean, garbi erakusten digu jende xeheei dien enpatia, sufritzen duena salatzeko edo beraiek sortu iniziatibak gogoratzeko. Hitz batez, idazleak jende humanoak nozitzen dituen mehatxuen zerrenda garbia egin du eta mehatxu horien erantzuleak izendatzen ditu, beti irtenbideei begira ezarria”

Egilea(k):
ARGIA
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.