Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Mugarik gabeko elkartasuna: 36 migrante pasa ziren Irunetik Hendaiara Korrikarekin
2024-03-17

Pasa den martxoaren 14an, Korrikak Irun eta Hendaia arteko bidea egin behar zuela aprobetxatuz, Afrikatik etorritako 36 pertsonek zeharkatu zuten Santiago zubia dozenaka lagunen konplizitatearekin, bertan ezarritako muga administratiboa gaindituta. Horietako batzuek Frantziako Estatuko hiri ezberdinak zituzten helmuga, eta beste batzuek Baionan kokaturiko Pausa migratzaileen harrera gunera jo zuten babes bila. Ekimen hau publikoki egitea erabaki dute harrera sareetan biltzen direnak.

Bideo hau Ahotsa.infok argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
 Ahotsa.info Ahotsa.info