Britainiako armadak 52 pertsona hil zituen Txinako Shajin hirian

Duela
101
urte

1925eko ekainaren 23an,

Britainiako armadak 52 pertsona hil zituen Txinako Shajin hirian. Guangzhou hiriko langileek greba abiatu zuten Shanghain britainiarrek hildako manifestariekin elkartasunean. 100.000 lagun batu ziren herrialdeak atzerriko potentzia inperialistekin zituen itunen eta kontzesioen aurka. Protesta Shajira zihoala, britainiar eta frantses soldaduek bidea oztopatu zieten tiroka. Hildakoez gain, 178 manifestari larri zauritu zituzten. Sumindura herrialdean hedatu zen, eta britainiarren aurkako boikot kanpaina arrakastatsua abiatu zuten.

Iturria:

Vera Vladimirovna Vishnyakova-Akimova, Two Years in Revolutionary China, 1925-1927 (Harvard University Press).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...