‘Demoek’ Lapurdiko Biltzarraren 1789ko aktak eraman zituzten Paueko artxibotik

Duela
26
urte

2000ko ekainaren 19an,

‘Demoek’ Lapurdiko Biltzarraren 1789ko aktak eraman zituzten Paueko artxibotik. Desobedientzia zibila praktikan jartzeagatik ezagun egin zen Demokrazia Euskal Herrian taldeko hainbat kide Paueko Departamentuko artxiboen egoitzan sartu eta agiriz betetako hainbat kutxa atera zituzten. Hartutako dokumentuetan Lapurdiko Biltzarrak Frantziako Iraultzaren garaian hartutako erabakien akta-liburua zegoen, eta bertan hiru euskal probintziek soilik osatutako departamentuaren alde egiten du eta Biarnorekin batzearen aurka azaldu. Poliziak hamabost demo atxilotu zituen hurrengo egunetan, eta horrekin Ipar Euskal Herriaren burujabetzaren aldeko ekimenak oraindik eta oihartzun gehiago lortu zuen.

Iturria:

Eneko Bidegain, ‘Demo’-ek Lapurdiko Biltzarraren 1789ko aktak hartu dituzte Paueko egoitzatik (Euskaldunon Egunkaria, 2000ko ekainak 20).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...