Giza-zoo moduko bat ireki zuten Lisboan

Duela
84
urte

1940ko ekainaren 23an,

Giza-zoo moduko bat ireki zuten Lisboan. Portugalgo Munduko Erakusketaren parte gisa, Salazar diktadorearen proiektu politikoa irudikatu asmoz, Guinea-Bissauko Bissagos uharteetako herritarrak jendaurrean erakutsi zituzten. Dantza eta musika ikuskizun tradizionalak okasiorako espresuki eraikitako belardi tropikal batean eman behar izan zituzten. Argazkian ikus daiteke artifizialki eraikitako Bijagos artxipielagoko irla baten simulazioa.

Iturria:

Hasan G. López Sanz, Exotismo y educación colonial. El guineano como curiosidad en las ferias muestrario de Valencia, 1942-1948.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte
Duela
270
urte
Duela
825
urte