Belgikako erregeari ezpata lapurtu zioten jendaurrean Kinshashan, Kongon

Duela
66
urte

1960ko ekainaren 29an,

Belgikako erregeari ezpata lapurtu zioten jendaurrean Kinshashan, Kongon. Patrice Lumumba presidente izango zuen Kongoko Errepublika Demokratikoaren independentzia aldarrikatu bezperan, Baudouin I.a errege belgikarraren segizioa gelditu egin zen Belgikako bandera agurtzeko. Une hori baliatu zuen soldadu izandako Ambroise Boimbok, jendartetik korrika atera, erregeari bere boterearen sinboloa kendu eta ihes egiteko. Poliziak atzeman eta jipoitu egin zuen arren, kongotarren artean heroi bilakatu zen Boimbo.

Boimbo Belgikako erregearen ondoan, ezpata kendu aurreko instanteetan.

Belgikako kolonia izan zen garaian izugarrizko zapalketa sistema ezarri zuten bertan eta independentzia aldarrikatu berritan ere, Belgikak eta AEBek Lumumbaren aurkako estatu kolpea gerta zedin lan egin zuten hasieratik.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...