Bederatzi abade bizkaitar atxilotu eta espetxeratu zituzten

Duela
56
urte

1970ko ekainaren 1ean,

Bederatzi abade bizkaitar atxilotu eta espetxeratu zituzten. Ordaindu gabeko isun bat zela medio, Zamorako apaiz-kartzelan sartu zituzten. Egun batzuetara, Bizkaiko gotzainak komunikatua argitaratu zuen euren defentsan, eta haietarik zortzi berehala askatu zituzten. Bederatzigarrenak hilabete osoa igaro zuen han. Frankismo betean asko izan ziren Euskal Herriaren zapalkuntza salatzen hasi ziren elizgizonak, sermoi, itxialdi eta gose-greben bitartez. Espainiar Estatuak, Elizaren oniritziarekin, beren eragina moztu nahian jazarri zituen, eta asko Zamorako apaiz-kartzelan sartu zituzten, soilik apaizentzat prestatutako munduko espetxe bakarra.

Iturria:

Hainbat egile, Zamorako apaiz-kartzela. Eliza eta Estatuaren presondegia (1968-1976) (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.