WikiLeaks sortu zuen Julian Assangek eta dokumentu sekretu kopuru erraldoia bistaratzeko aukera eman zion munduari

Duela
20
urte

2006ko urriaren 4an,

WikiLeaks sortu zuen Julian Assangek eta dokumentu sekretu kopuru erraldoia bistaratzeko aukera eman zion munduari. Horregatik, baina, Assange Mendebaldeko disidente jazarriena bilakatu zen. Zabaldu zuen lehen bideoan, AEBren bi helikoptero militar ikus zitezkeen babesik gabeko irakiar zibilei eraso egiten. 2010ean dokumentu sekretuz osaturiko hiru pakete argitaratu zituzten: Afganistango gerran AEBek burututako zibilen sarraskiez, Irakeko gerrari buruzko antzeko gertaerez eta AEBen Estatu Departamentuak dozenaka herrialdetako enbaxadekin trukatutako 1966 eta 2010 arteko telegramek osatua. Suediak eta AEBek haren aurkako jazarpen judiziala hasi zutenean, 2012an Assangek Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan hartu zuen babes, baina 2019an Erresuma Batuak atxilotu eta espetxeratu egin zuen. Informazio askatasun ezaren ikur bilakatu zen.

Iturria:

Eirik Vold, “Hay que revelar los secretos de los poderes institucionalizados” (Le Monde Diplomatique en español, 2013ko uztaila).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.