Agirre lehendakariak klandestinitatetik atera eta Uruguaira iritsi zela aldarrikatu zuen

Duela
85
urte

1941eko urriaren 9an,

Agirre lehendakariak klandestinitatetik atera eta Uruguaira iritsi zela aldarrikatu zuen. Gestapo eta Polizia frankista atzetik zituelako, Panamako pasaporte faltsuarekin ibili zen hamasei hilabetez, José Andrés Álvarez Lastra izenpean. Uruguai zapaldu ahala bibotea kendu eta Jose Antonio Agirre Lekube lehendakari erbesteratu gisa aurkeztu zen jendaurrean. Francoren gobernuak, haserre, difamazio kanpaina batekin erantzun zuen. Prentsak Agirreri izugarrizko oihartzuna eman zion ordea, eta euskal diasporaren babes osoa izateaz gain, nazioarteko hainbat agintarirekin izan zituen bilerak eta ekitaldiak. Hunkituta azaldu zen Agirre egunerokoan: “Kartzelan daudenek ikusiko balute!”.

Iturria:

Ingo Niebel, A la caza del primer Lehendakari. Franco, Hitler y la persecución del primer presidente vasco (Penguin Random House).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...