Itoizekin Solidarioak Londresko noria erraldoian eskegi ziren

Duela
27
urte

1999ko urriaren 25ean,

Itoizekin Solidarioak taldeko hamar kide Londresko noria erraldoian eskegi ziren. Hamarretik zortzi jaitsi egin ziren, baina beste bik eskegita jarraitzeko erabakia hartu eta gaua bertan igaro zuten. Ekintzan Indiako Narmadako ibarreko urtegiaren lanen aurkako ekintzaileak izan zituzten lagun. Azkenean Poliziak denak atxilotu zituen jaitsi zirenean. Itoizko urtegia geratzea eskatzeko hasitako nazioarteko biraren lehen ekintza izan zen. Epaiketa zain zeuden aktibista hauek baldintzapeko askatasunaren baldintzak hautsi zituzten. Espainiako Estatutik atera ziren eta Europako hainbat hiritan Itoizen aurkako ekintzak burutu zituzten, arreta eta elkartasuna bilatu asmoz.

Iturria:

Alberto Barandiaran, Itoizekin Elkartasuna taldeko kideek ekintza ikusgarria egin dute Londresen (Euskaldunon Egunkaria, 1999ko urriak 26).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.