Aieteko Konferentzian goi mailako nazioarteko ordezkariek euskal gatazka armatua gainditzeko eskaera egin zuten

Duela
15
urte

2011ko urriaren 17an,

Aieteko Konferentzian goi mailako nazioarteko ordezkariek euskal gatazka armatua gainditzeko eskaera egin zuten. Egun osoko bilkuran, Euskal Herriko eragile sozial eta politiko ugari bildu ziren Donostiako Aieteko jauregian. Amaieran, Kofi Annan, Gerry Adams, Gro Harlem Brundtland, Bertie Ahern, Pierre Joxe eta Jonathan Powellek irakurri zituzten ondorioak: Europako azken konfrontazio armatua behin betiko gainditzeko, ETAri eta Espainiako eta Frantziako gobernuei bakearen eta elkarrizketaren bidea hartzeko eskaera luzatu zieten. Handik hiru egunera, urriaren 20an, ETAk borroka armatua behin betiko alboratuko zuela adierazi zuen.

Iturria:

Urko Apaolaza Avila, Bakearen xenda bihurria urratzeko ordua (ARGIA, 2011ko urriak 18).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...