Hegazkin bat erori zen Oiz mendian, Bizkaian

Duela
41
urte

1985eko otsailaren 19an,

Hegazkin bat erori zen Oiz mendian, Bizkaian. Madril eta Sondika arteko ibilbidea egiten zuen Iberia konpainiaren hegazkinak istripua izan zuen, giza akats baten ondorioz. Hegaletako batek Oizen zegoen EiTBren antena bat jo eta kontrola galdu zuen. Inguruko baserritarrek hegazkina sutan ikusi zuten mendian behera. 148 lagun hil ziren, hegazkinean zihoazen guztiak. Bidaiarien artean Francoren ministro ohi bat eta hainbat enpresari egoteak konspirazio teoriak eragin zituen eta erantzukizuna ETAri egotzi zionik ere izan zen.

Iturria:

Beñat Zaldua, Oiz, 1985: «Comencé a gritar por si alguien necesitaba ayuda, pero ya nadie estaba con vida» (Naiz, 2024ko otsailak 19).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.