Joseba Sarrionandiari Euskadi Literatur Sarien dirusaria behin-behinean ez ziola emango iragarri zuen PSOEren Eusko Jaurlaritzak

Duela
15
urte

2011ko urriaren 3an,

Joseba Sarrionandiari Euskadi Literatur Sarien dirusaria behin-behinean ez ziola emango iragarri zuen PSOEren Eusko Jaurlaritzak. Moroak gara behelaino artean? saiakeragatik saria idazle iurretarrak eskuratuko zuela jakin bezain pronto, erabakiarekin deseroso, Jaurlaritzak 18.000 euroko saria idazleak “Espainiako justiziarekin arazorik zabalik” zuen argitu arte ez zuela emango adierazi zuen. Azkenean, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Sarrionandiaren zigorra preskribatua zegoela adierazi ostean, idazlearen arreba Marijek jaso zuen saria. Ekitaldian idazlearen esker-gutuna irakurri zuen eta “satanizatu” nahi izan zutenen aurrean haren defentsa egin zutenei esker ona adierazi zien.

Iturria:

Euskadi Saria jaso du Marije Sarrionandiak, Joseba anaiaren izenean (Berria, 2011ko azaroak 23).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.