Bidasoa ibaian dagoen Konpantzia (edo Faisaien) uhartea sinbolikoki okupatu zuen ekintzaile talde batek

Duela
25
urte

2001eko urriaren 14an,

Bidasoa ibaian dagoen Konpantzia (edo Faisaien) uhartea sinbolikoki okupatu zuen ekintzaile talde batek. Txalupa txikietan irlara joan ziren eta kanporatu zituzten arte bertan egon ziren. Frantziako eta Espainiako Estatuek sei hilabetero eskuz aldatzen duten lur eremu horretako monumentua zigilatu, eta lurralde hori Euskal Herria zela aldarrikatu zuten. Bezperan Zarautzen lehen Desobedientzia Eguna antolatu eta gero, ondorengo taldeek egin zuten elkarrekin ekintza: Burujabetzaren Aldeko desobedientzialariak, AB, Zarautzek Intsumisioa, Zuzen Ekintza taldea eta Demoak.

Iturria:

Sabino Ormazabal, Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (Bidea Helburu taldea).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.