Gerraren aurkako Committee of 100 taldeak bere lehen desobedientzia ekintza egin zuen Londresen

Duela
65
urte

1961eko otsailaren 18an,

Gerraren aurkako Committee of 100 taldeak bere lehen desobedientzia ekintza egin zuen Londresen. 6.000 lagunek eserialdia egin zuten Defentsa Ministerioaren atarian, Erresuma Batura iristekoa zen gerraontzi baten aurkako protestan. Bertrand Russel, Ralph Schoenman eta Michael Scott izan ziren bultzatzaile nagusiak, aurretik Britainia Handian desobedientzia zibilaren bidetik zabaldua zen talde bakezaleen xenda jarraituta. Estatuaren aurkako ekintza zuzenaren, erantzukizun kolektiboaren eta eserialdien bidez antolatu zuen arma nuklearren aurkako mugimendua talde honek.

Iturria:

LibCom: “Committee of 100”.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.