Abadiñon karlisten eta liberalen arteko azken gudu garrantzitsua izan zen

Duela
149
urte

1876ko otsailaren 5ean,

Abadiñon karlisten eta liberalen arteko azken gudu garrantzitsua izan zen. Liberalak gailendu ziren. Hilabete bukaeran amaitu zen gerra, Carlos erregegaiak Luzaiden muga gurutzatu eta ihes egin zuenean. Milaka euskal herritarrek erbestera egin zuten ihes, Ipar Euskal Herrira zein Ameriketara.
Historiografia espainiarrak Guda Karlistak gatazka monarkiko soil gisa azaltzen baditu ere, Euskal Herrian bertako foruen eta autogobernuaren defentsa izan zen herritarrak masiboki Espainiako zentralismoaren aurrean altxatzera eraman zituena, eta beraz, euskal askatasunaren eta burujabetzaren aldeko borroka historikoak izan ziren, garaiko dokumentuek eta nazioarteko prentsak luze jaso zutenez. Gatazka hauek herri xehearen matxinada ere izan ziren, elite liberalen eta estatu zapaltzailearen aurka. Euskaldunen eta euskararen aurkako errepresio gogorra hastear zen berriro.

Iturria:

Iturria: Jose Mari Esparza, Zumalacárregui y la República de los Pirineos (Txalaparta)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
60
urte
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.