2021eko otsailaren 16an,
Pablo Hasel musikaria atxilotu zuten, bere kantuengatik. Juan Carlos I.a erregearen aurka rap abesti bat egiteagatik koroari irain egitea eta terrorismoa goratzea egotzita espetxeratu zuten, eta beste zigor bat gehituta, sei urte eta bi hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten. Bezperan hainbat gazte batu zitzaizkion Haseli, bere burua komisarian aurkezteko epea amaituta abiatu zuen itxialdian, eta herri harresia osatu zuten atxiloketa ekiditeko. Ondorengo egunetan istilu handiak izan ziren Herrialde Katalanetan eta Espainiako Estatuko hiri ugaritan.
Iturria:
Iturria: Estitxu Eizagirre, Pablo Hasél atxilotu du Poliziak Lleidako unibertsitatean (ARGIA, 2021eko otsailak 16).