Lucio Urtubia jaio zen, munduko bankurik handienari lapurtuko zion anarkista nafarra

Duela
95
urte

1931ko otsailaren 18an,

Lucio Urtubia jaio zen, munduko bankurik handienari lapurtuko zion anarkista nafarra. Cascanteko familia txiro batean sortu zen. Soldaduska garaian armadari lapurreta egiteagatik Frantziara ihes egin zuen eta igeltsero hasi zen Parisen. Han erresistentzia antifrankista ezagutu zuen, Quico Sabaté gerrilari mitikoa barne. Anarkismoan murgildu zen eta inprenta bat sorturik, herrialde ugaritako pasaporteak faltsifikatzen hasi zen, bateko eta besteko talde klandestinoei lagunduz. Zenbait urteren buruan, munduko bankurik handiena zen City Bank-i milioika dolar lapurtzeko sistema asmatu zuten: oporretako txekeak faltsifikatzen zituzten eta Europako zenbait hiritan, egun eta ordu berean, milaka dolar ateratzen zituzten ekintzaileek. Diru hori sistemaren aurka ari ziren talde eta erakunde armatuei ematen zieten.

Iturria:

Bernard Thomas, Lucio, el anarquista irreductible (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.