Kongo-Ozeanoa trenbidea eraikitzen hasi zen Frantziako Gobernua

Duela
105
urte

1921eko otsailaren 6an,

Kongo-Ozeanoa trenbidea eraikitzen hasi zen Frantziako Gobernua. Brazzaville Atlantikoko itsasertzarekin lotzeko lan horiek ez ziren bertako biztanleen mugikortasun azpiegiturak hobetzeko diseinatuak, euren baliabide ekonomikoak potentzia kolonialen mesedetan ustiatzeko baizik. Bortxazko lanetan aritu ziren bertako langileak ez ezik, beste kolonia frantsesetik beren gogoaren aurka eramandakoak ere.

1934ean inauguratu zen trenbidea eta kalkulatzen da 10.000 pertsona baino gehiago hil zirela eraikuntza lanetan.

Iturria:

El siglo de la revolución. Una historia del mundo desde 1914 (Ed. Crítica) + Wikipedia, Chemin de fer Congo-Océan

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.