Sortu alderdi berriaren estatutuak aurkeztu eta ilegalizazioa gainditu zuen ezker abertzaleak

Duela
15
urte

2011ko otsailaren 7an,

Sortu alderdi berriaren estatutuak aurkeztu eta ilegalizazioa gainditu zuen ezker abertzaleak. 2003an Auzitegi Nazionalak Batasuna eta Euskal Herritarrok alderdiak legez kanpo utzi ostean, ezker abertzaleak hurrengo hauteskundeetara aurkezteko egindako saiakera guztiak kanpo utzi zituzten, Espainiako Alderdien Legean oinarrituta. Sortuk bere estatutuetan lege hori bete zuen ordea –bortxaren erabileraren aurkakoa zela adierazita, ETArena barne–, eta alderdiaren sorrera irakurketa historiko baten ondorio zela zehaztu zuten. Martxoan Auzitegi Gorenak Sortu erregistratzea galarazi bazuen ere, 2012ko ekainean Konstituzio Epaitegiak legeztatzea onartu eta lurrikara politikoa eragin zuen Euskal Herrian.

Iturria:

Erredakzioa, La izquierda abertzale no deja resquicios para la ilegalización (Gara, 2011ko otsailak 8)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin