MST mugimenduko hemeretzi kide hil eta 70 zauritu zituen Brasilen Poliziak

Duela
30
urte

1996ko apirilaren 17an,

Brasilen Lurrik Gabeko Landa Langileen MST mugimenduko hemeretzi kide hil eta 70 zauritu zituen poliziak. Bezperan, lurrik gabeko 1.100 lagun abiatu ziren Belém hirira, Eldorado do Carajás herrian errepidea okupatuz. Gobernadoreak polizia operazioa agindu zuen. Perituaren txostenaren arabera, hildakoetatik hamar oso gertutik egindako tiroen ondorioz hil ziren, eta beste zazpi arma zuriz egindako zauriengatik. Ordutik, egun hau Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Eguna da.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.