Guardia Zibila EHko heroinarekin lotuta zegoela zioen 'Navajas txostena' bidali zioten Espainiako fiskal orokorrari

Duela
37
urte

1989ko maiatzaren 12an,

Guardia Zibilak Euskal Herrian heroina eta bestelako drogak zabaltzearekin zuen loturaz txostena bidali zion Donostiako fiskal Luis Navajasek Espainiako Estatuko fiskal orokorrari.

Navajas Txostena izena hartu zuen dokumentu hartan, Guardia Zibileko goi kargu ugari aipatzen ziren, Enrique Rodríguez Galindo teniente koronela barne. Intxaurrondoko kuarteleko funtzionarioen eta Gipuzkoako narkotrafiko sareen arteko harremana azaltzen zuen txostenak, eta guardia zibil ugarik diru kopuru erraldoiak jasotzen zutela hauen partetik, droga banatzen uztearen truke.

Navajas txostenaren ondorioak ez zituzten ikertu, eta egun batetik bestera desagertu egin zen dokumentua, nahiz eta inork ez duen azaldu nola izan zen hori.

Irakurri Pepe Rei Egineko ikerketa taldeko buruarekin Navajas txostenari buruz eginiko elkarrizketa.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
40
urte
Duela
45
urte
Duela
140
urte
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.