Ehunka lagunek osatutako herri harresiak Luis Goñi babestu zuen Iruñean

Duela
11
urte

2013ko urriaren 14an,

Herri harresia egin zuten goizaldean ehunka lagunek Iruñean Poliziak atxilotu nahi zuen Luis Goñi babesteko. Goñi hiriko Nabarreria plazan azaldu zen aurreko egunean, eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestazioa amaitu ostean, hiria Poliziaz josirik zela, hitzordua ahoz aho zabalduta. Segi gazte antolakundekoa izateagatik sei urtetarako espetxeratuko zuten gaztearen kasua salatu eta ikusgarritasuna eman zitzaion ekimen desobediente horrekin. Espainiako Poliziak goizaldeko ordu txikiak arte itxaron zuen agertzeko eta bortizkeria handiz iritsi ziren auzipetua zegoen lekuraino, elkarri indar osoz eusten zioten pertsona ugari zaurituz eta Goñi atxilo eramanez.

Jarraian Ekinklik-ek ateratako argazkiak:

 

Iturria:

Lander Arbelaitz, 01:30etan atxilotu du poliziak Luis Goñi Iruñeko AskeGunetik (ARGIA, 2013ko urriak 14).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
50
urte