Garmendia eta Arruabarrena ETAko kideak tirokatu zituen Polizia frankistak bizkarretik Donostian

Duela
52
urte

1974ko abuztuaren 28an,

Tupa eta Tanke ETAko kideak tirokatu zituen Polizia frankistak Donostian. Goiz hartan norbaitek Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipaleko sukurtsal bat atrakatu eta ospa egin zuen. Harrapatu nahian, Espainiako Poliziak errepide kontrola jarri zuen Donostiako Zuzenbide fakultatearen aurrean.

Jose Antonio Garmendia Tupa eta Josemari Arruabarrena Tanke geratu zituzten. Gazteak, armak kotxean utzita, korrika atera ziren mendirantz, eta poliziek, metrailetekin tiro egin eta biak jo zituzten. Bertsio ofizialak esan zuen enfrentamendua izan zela, baina lekukoek gezurtatu zuten. Tupa larri zauritu zuten garunean. Hilzorian egon arren, poliziek galdekatu egin zuten, eta handik gutxira Angel Otaegi atxilotu zuten.

1975eko udan epaitu zituzten Tupa eta Otaegi, biei heriotza zigorra jarri zieten, eta Tupa bere osasun egoeragatik barkatu zuten.

Iturria:

Juan Mari Bandrés, Memorias para la paz (HMR).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...