Batxilergoa euskaraz egin nahi izatea "ergelkeria" zela esan zuen Espainiako presidenteak. Paris-Match aldizkarirako egindako elkarrizketan, Espainiako presidente izendatu berri Adolfo Suarezek. Batxilergoa euskaraz ikasi ahal izango ote zen galdera bera ergela zela erantzun zion kazetariari. Gero, gehitu zuen: “Lehenik, aurki iezazkidazu kimika nuklearra euskaraz irakasteko gai diren irakasleak; izan gaitezen serioak”. Bilboko Unibertsitate Autonomoko fisika irakasle Joserra Etxebarriak honela erantzun zion publikoki presidenteari: “Posible da eta bi gauza baino ez dira behar horretarako: pertsona batek euskaraz jakitea eta fisika nuklearra jakitea”.
Iturria: Ignazio Aiestaran Uriz, Paris Match, 1976: Suárez, Falangea eta euskara (Komunzki, ARGIAren atariko bloga, 2014ko martxoak 24).