Turkian kurdueraz argitaratzen zen egunkari bakarra itxi zuen Poliziak: Azadiya Welat

Duela
8
urte

2016ko abuztuaren 28an,

Turkian kurdueraz argitaratzen zen egunkari bakarra itxi zuen Poliziak: Azadiya Welat. Izenak euskaraz Herri Askea esan nahi du. Talde terroristako kide izatea egotzita, 27 kazetari atxilotu zituzten. 1990. urtean astekari gisa sortu zuten, eta 2006tik egunkaria zen. Egunkaria sortu zutenetik Turkiako Gobernuaren erasoak etengabeak izan ziren: aldi baterako itxierak eta kazetarien eta banatzaileen atxiloketak. Sorreratik proiektu honetako 30 kazetari hil ditu Turkiako Poliziak. Proiektuari izena aldatu –Rojev– eta beren hizkuntzan informatzen jarraitu zuten, arrisku handiko kazetaritza eginez.

Iturria:

Karlos Zurutuza - Prentsa askearen martiriak (ARGIA 2008ko abenduak 28).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
75
urte