PKK-ren sortzaileetako bat zen Mazlum Doğan-ek su eman zion bere buruari espetxeko ziegan, Newroz egunez

Duela
44
urte

1982ko martxoaren 21ean,

Mazlum Doğan kazetari kurduak eta PKKren sortzaileetako batek, su eman zion Amedeko espetxeko bere ziegari, Newroz egunez. Turkiako estatu kolpe militarraren eta espetxe horretako bizi baldintza negargarrien aurkako protesta izan zen. Presondegi hori ezaguna da torturak praktikatzeagatik, eta preso ugari hil ziren bertan.

Newroz jaia Ameden, Dogan-en irudia presente.

PKK-ko presoek borrokaldia abiatu zuten giza eskubideen urraketak salatzeko, baina munduak jaramonik egin ez, eta borroka zabaltzeko beste modu bat bilatu nahi izan zuen Doğanek. Kazetaria eta PKKren sortzaileetako bat zen eta egun, kurduen martirien artean oso garrantzitsua da.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...