JARRAIPENA | 3 heriotza gehiago EAEn: Euskal Herrian 2.089 hil dira orain arte, milioiko 658

Zuzeneko jarraipena
  • Covid-19 gaitza kezka handia sortzen ari da batean eta bestean, ezin geratu ari baitira herrialdeak. Azken berrien jarraipena egingo dugu hemen.


2020ko maiatzaren 12an - 21:01
Gakoak
(Argazkia: Dani Blanco / ARGIA)
Koronabirusa dela eta, urriaren 4era atzeratu dute Kaledonia Berriaren independentziari buruzko erreferenduma

Printzipioz irailaren 6an egitekoa zen erreferenduma urriaren 4era atzeratzea adostu du Frantziako Gobernuak. Autonomia hein batekin bada ere, Frantziaren menpe izaten segitzen du independentistek Kanaky ere deituriko Kaledonia Berriak.

https://www.argia.eus/albistea/koronabirusa-dela-eta-urriaren-4era-atzeratu-dute-kaledonia-berriaren-independentziari-buruzko-erreferenduma

Hegoaldean 5 heriotza gehiago: Euskal Herrian orain arte 2.061 hil dira, milioiko 650

Eusko Jaurlaritzak zabaldu duenez, Euskadiko Autonomia Erkidegoan 5 pertsona gehiago hil dira koronabirusak jota azken egunean. Nafarroan ez da heriotza gehiago gertatu, Nafarroako Gobernuak. Iparraldetik ere ez da iritsi heriotza gehiagoren berririk- Beraz, Euskal Herrian maiatzaren 30era arte 2.061 pertsona hil ditu Covid-19ak.

Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 650.

Eusko Jaurlaritzak EAE osoko datuak bai baina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hildakoen kopururik ez duela ematen maiatzaren 14tik eta gaur ere informazio hau ez du erakutsi. Probintziaka zenbat testeatu diren eta zenbat positibo agertu diren bai aipatzen du Jaurlaritzak, baina ez hildako kopururik.

COVID-19aren biktimak munduan orain arte: 367.479 hildako, 6.064.607 kutsatu, 2.685.392 sendatu

Hauek dira maiatzaren 30eko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

- Hilak 367.479. Herrialdeka: AEB 104.542, Erresuma Batua 38.161, Italia 33.229, Frantzia 28.714, Brasil 27.944, Espainia 27.121, Belgika 9.430, Mexiko 9.044, Alemania 8.594, Iran 7.677, Kanada 6.979, Herbehereak 5.931, India 4.980, Txina 4.634, Turkia 4.489, Errusia 4.374, Suedia 4.350, Peru 4.230, Ekuador 3.334, [Euskal Herria 2.056, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.919, Irlanda 1.645, Indonesia 1.520, Portugal 1.383, Pakistan 1.317, Errumania 1.248, Polonia 1.051...

- Kutsatuak 6.064.607. Herrialdeka: AEB 1.793.530, Brasil 468.338, Errusia 387.623, Espainia 285.644, Erresuma Batua 271.222, Italia 232.248, Frantzia 186.835, Alemania 183.019, India 173.491, Turkia 162.120, Iran 148.285, Peru 146.668, Txile 90,638, Kanada 89.418, Txina 82.995, Saudi Arabia 81,766, Mexiko 81.400, Pakistan 64.028, Belgika 58.061, Qatar 52.907, Herbehereak 46.126, Bangladesh 42.844, Bielorrusia 40.764, Ekuador 38.571, Suedia 36.476, Singapur 33.860, Arabiar Emirerri Batuak 33.170, Portugal 31.946, Suitza 30.828, [Euskal Herria 29.107, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Hego Afrika 29.240, Kolonbia 26.688, Irlanda 25.216...

- Sendatuak 2.685.392.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko 47,1. Munduan: San Marino 1.238, Belgika 814, Andorra 660, [Euskal Herria 648, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 580, Erresuma Batua 562, Italia 550, Frantzia 440, Suedia 431, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Herbehereak 346, Irlanda 333, AEB 316, Man uhartea 282, Anglo-normandiar uharteak 259, Suitza 222, Montserrat 200, Ekuador 189, Kanada 185, Luxemburgo 176...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Hegoaldean 4 heriotza gehiago: Euskal Herrian orain arte 2.056 hil dira, milioiko 648

Eusko Jaurlaritzak zabaldu duenez, Euskadiko Autonomia Erkidegoan 3 pertsona gehiago hil dira koronabirusak jota azken egunean. Nafarroan beste 1 gehiago hil  dela zabaldu du Nafarroako Gobernuak. Horretaz gain, ordea, Eusko Jaurlaritzak eguneraketa berri bat sartu du bere kontabilitatean, Nekane Murga Osasun sailburuak esan duenez zuzentzeko hildako kopuruen erregistroetan zegoen desfase txiki bat: "Klinika pribatuetan hildakoen kopurua jakinarazteko eta eguneratzeko arazo batek eragin du nagusiki". Osasun Sailak azken egunean hildako 3 horiei, beraz, 15 gehiagoko eguneraketa erantsi die.

Ororen buru, eta Nafarroatik arratsaldean iritsi daitezkeen berrien zain denetara Euskal Herrian maiatzaren 29a arte 2.056 pertsona hil ditu Covid-19ak, Euskal Autonomi Erkidegoan 1.531, Nafarroan 516 eta Ipar Euskal Herrian 10.

Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 648

Eusko Jaurlaritzak EAE osoko datuak bai baina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hildakoen kopururik ez duela ematen maiatzaren 14tik eta gaur ere informazio hau ez du erakutsi. Probintziaka zenbat testeatu diren eta zenbat positibo agertu diren bai aipatzen du Jaurlaritzak, baina ez hildako kopururik.

COVID-19aren biktimak munduan orain arte: 362.081 hildako, 5.909.014 kutsatu, 2.581.951 sendatu

Hauek dira maiatzaren 29ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

- Hilak 362.081. Herrialdeka: AEB 103.330, Erresuma Batua 37.837, Italia 33.142, Frantzia 28.662, Espainia 27.119, Brasil 26.764, Belgika 9.388, Mexiko 8.597, Alemania 8.570, Iran 7.627, Kanada 6.877, Herbehereak 5.903, India 4.711, Txina 4.634, Turkia 4.461, Suedia 4.266, Errusia 4.142, Peru 4.099, Ekuador 3.313, [Euskal Herria 2.037, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.919, Irlanda 1.639, Indonesia 1.496, Portugal 1.369, Pakistan 1.260 , Errumania 1.235, Pakistan 1.225, Polonia 1.038...

- Kutsatuak 5.909.014. Herrialdeka: AEB 1.768.461, Brasil 438.812, Errusia 379.051, Espainia 284.986, Erresuma Batua 269.127, Italia 231.732, Frantzia 186.238, Alemania 182.452, India 165.386, Turkia 160.979, Iran 143.849,  Peru 141.779, Kanada 88.512, Txile 86.943, Txina 82.995, Saudi Arabia 80.185, Mexiko 78.023, Pakistan 61.227, Belgika 57.849, Qatar 50.914, Herbehereak 45.950, Bangladesh 40.321, Bielorrusia 39.858, Ekuador 38.471, Suedia 35.727, Singapur 33.249, Arabiar Emirerri Batuak 32.532, Portugal 31.596, Suitza 30.796, [Euskal Herria 28.976, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Hego Afrika 27.403, Kolonbia 25.366, Irlanda 24.841...

- Sendatuak 2.581.951.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko 46,5. Munduan: San Marino 1.238, Belgika 810, Andorra 660, [Euskal Herria 642, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 580, Erresuma Batua 558, Italia 548, Frantzia 439, Suedia 423, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Herbehereak 345, Irlanda 333, AEB 312, Man uhartea 282, Anglo-normandiar uharteak 259, Suitza 222, Montserrat 200, Ekuador 188, Kanada 182, Luxemburgo 176...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Tabernek, antzokiek eta kiroldegiek ateak zabalduko dituzte Ipar Euskal Herrian

Kolore berdea mantentzen duten Frantziako Estatuko lurraldeetan –bi departamendutan izan ezik, gainerako guztietan–, deseskalatzearen bigarren fasea abiatuko dute datorren asteartean. “Bigarren fase honetan, askatasuna arau bihurtuko da eta debekua salbuespen izango da”, iragarri du Edouard Philippe lehen ministroak. 

 

Patxi Ruizekin elkartasunez deitutako elkarretaratzea debekatu dute Lizarran

Ostegun honetan Patxi Ruiz euskal presoarekin elkartasunez Lizarran deituta zuten elkarretaratzea debekatu dietela salatu du Amnistia Osoa mugimenduak. Gobernuko delegaritzak debekatu du ekintza, Guardia Zibilaren bitartez. “Ustez, osasun neurrietan oinarritzen da debekua, nahiz eta lehenengo elkarretaratzean guztiz bete genituen”, diote. 

 

Hegoaldean 3 heriotza gehiago: Euskal Herrian 2.037 hil dira orain arte, milioiko 642

Eusko Jaurlaritzak zabaldu duenez, Euskadiko Autonomia Erkidegoan 2 pertsona gehiago hil dira koronabirusak jota azken egunean eta Nafarroan beste 1. Denetara Euskal Herrian maiatzaren 28a arte 2.036 pertsona hil ditu Covid-19ak, Euskal Autonomi Erkidegoan 1.513, Nafarroan 514 eta Ipar Euskal Herrian 10.

Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 642.

Eusko Jaurlaritzak EAE osoko datuak bai baina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hildakoen kopururik ez duela ematen maiatzaren 14tik eta gaur ere informazio hau ez du erakutsi. Probintziaka zenbat testeatu diren eta zenbat positibo agertu diren bai aipatzen du Jaurlaritzak, baina ez hildako kopururik.

Tuvisa Gasteizko autobus konpainiaren ERTEa legez kanpokotzat jo du epaileak

Gasteizko Lan Arloko Epaitegiak legez kanpokotzat jo du autobus konpainiako zuzendaritzak bere langileei aplikatu dien ERTa. Enpresa-batzordeak ERTa altxatzeko eta ohiko zerbitzuen % 100era berehala itzultzeko eskatzen du. Halaber, ordaintzeari utzi zaizkion soldata guzti-guztiak ordaintzeko eskatu du. Gainera, "udal gizartearen kudeaketa negargarria" salatu du, eta, aldi berean, Amaya Barredo Kontseiluko presidentearen eta Marijo Ajuriaguerra Elkarteko gerentearen dimisioa eskatu du. 

 

COVID-19a kontrolatzeko aplikazioek pribatutasun eskubidearekin talka egiten dutela ohartarazi du EBk

Kutsatuen kateari jarraipena egiteko erabiltzen diren teknologiek pribatutasun eta datuen babeserako eskubideak urratu ditzaketela adierazi du Europar Batasunak, baita mugimendu eta erlijio eskubideak ere. EBko ia herrialde guztiek erabiltzen dute teknologia hau.

 

COVID-19aren biktimak munduan orain arte: 357.467 hildako, 5.792.253 kutsatu, 2.498.730 sendatu

Hauek dira maiatzaren 28ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

- Hilak 357.467. Herrialdeka: AEB 102.107, Erresuma Batua 37.460, Italia 33.072, Frantzia 28.596, Espainia 27.118, Brasil 25.697, Belgika 9.364, Alemania 8.533, Mexiko 8.134, Iran 7.564, Kanada 6.765, Herbehereak 5.871, Txina 4.634, Turkia 4.534, India 4.431, Suedia 4.220, Peru 3.983, Errusia 3.968, Ekuador 3.275, [Euskal Herria 2.034, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.917, Irlanda 1.631, Indonesia 1.473, Portugal 1.356, Errumania 1.227, Pakistan 1.225, Polonia 1.028...

- Kutsatuak 5.792.253. Herrialdeka: AEB 1.745.803, Brasil 414.661, Errusia 370.680, Espainia 283.849, Erresuma Batua 267.240, Italia 231.139, Frantzia 182.913, Alemania 181.895, Turkia 159.797, India 158.086, Iran 141.591, Peru 135.905, Kanada 87.519, Txina 82.993, Txile 82.289, Saudi Arabia 78.541, Mexiko 74.560, Pakistan 59.151, Belgika 57.592, Qatar 48.947, Herbehereak 45.768, Bielorrusia 38.956, Ekuador 37.355,  Bangladesh 38.292, Ekuador 38.103, Singapur 32.876, Arabiar Emirerri Batuak 31.969, Portugal 31.292, Suitza 30.776, [Euskal Herria 28.812, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Hego Afrika 25.937, Irlanda 24.803...

- Sendatuak 2.498.730.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko 45,9. Munduan: San Marino 1.238, Belgika 808, Andorra 660, [Euskal Herria 641, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 560, Erresuma Batua 552, Italia 547, Frantzia 438, Suedia 418, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Herbehereak 343, Irlanda 331, AEB 309, Man uhartea 282, Anglo-normandiar uharteak 259, Suitza 222, Montserrat 200, Ekuador 186, Kanada 179, Luxemburgo 176...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Hegoaldean 7 heriotza gehiago: Euskal Herrian 2.034 hil dira orain arte, milioiko 641

EITBk zabaldu duenez, Euskadiko Autonomia Erkidegoan 6 pertsona gehiago hil dira koronabirusak jota azken egunean. Arratsaldean jakin da Nafarroan beste heriotza bat gertatu dela. Denetara Euskal Herrian maiatzaren 27a arte 2.034 pertsona hil ditu Covid-19ak, Euskal Autonomi Erkidegoan 1.511, Nafarroan 513 eta Ipar Euskal Herrian 10.

Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 641.

Nabarmentzekoa da (eta harrigarria edozein aldetatik begiratuta) Eusko Jaurlaritzak EAE osoko datuak bai baina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hildakoen kopururik ez duela ematen maiatzaren 14tik. Probintziaka zenbat testeatu diren eta zenbat positibo agertu diren bai aipatzen du Jaurlaritzak, baina ez hildako kopururik.

Albiste hau 18:35ean editatu da.

Europako Batzordearen planak COVID-19ak eragindako larrialdi ekonomikoaren aurrean

EBko kide diren estatuen artean eztabaida handiak izan dira COVID-19ari aurre egiteko moduaz. Gaur aurkeztuko du Europako Batzordeak datozen urteak markatu ditzakeen plana.

 

COVID-19aren biktimak munduan orain arte: 352.227 hildako, 5.685.938 kutsatu, 2.430.786 sendatu

Hauek dira maiatzaren 27ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

- Hilak 352.227. Herrialdeka: AEB 100.572, Erresuma Batua 37.048, Italia 32.955, Frantzia 28.530, Espainia 27.117, Brasil 24.549, Belgika 9.334, Alemania 8.498, Mexiko 7.633, Iran 7.508, Kanada 6.639, Herbehereak 5.856, Txina 4.634, Turkia 4.397, India 4.344, Suedia 4.125, Errusia 3.807, Peru 3.788, Ekuador 3.203, [Euskal Herria 2.027, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.915, Irlanda 1.615, Indonesia 1.418, Portugal 1.342, Errumania 1.216, Pakistan 1.197, Polonia 1.024...

- Kutsatuak 5.685.938. Herrialdeka: AEB 1.725.275, Brasil 392.360, Errusia 362.342, Espainia 283.339, Erresuma Batua 265.227, Italia 230.555, Frantzia 182.722, Alemania 181.288, Turkia 158.762, India 150.793, Iran 139.511, Peru 129.751, Kanada 86.647, Txina 82.992, Txile 77.961, Saudi Arabia 76.726, Mexiko 71.105, Pakistan 57.705, Belgika 57.455, Qatar 57.455, Herbehereak 45.578 , Bielorrusia 38.059, Ekuador 37.355,  Bangladesh 36.751, Suedia 34.440, Singapur 32.343, Arabiar Emirerri Batuak 31.086, Portugal 31.007, Suitza 30.761, [Euskal Herria 28.534, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Irlanda 24.735, Hego Afrika 24.264 ...

- Sendatuak 2.430.786.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko 45,2. Munduan: San Marino 1.238, Belgika 806, Andorra 660, [Euskal Herria 639, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 580, Erresuma Batua 546, Italia 545, Frantzia 437, Suedia 409, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Herbehereak 342, Irlanda 327, AEB 304, Man uhartea 282, Anglo-normandiar uharteak 259, Suitza 221, Montserrat 200, Ekuador 182, Kanada 176, Luxemburgo 176...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

AEBek gainditu dute 100.000 hildakoen langa

Worldometers estatistika zerbitzuak gaur arratsaldeko 17:55etan (GMT) eguneratutako kontabilitatean, Amerikako Estatu Batuek gainditu dute 100.000 hildakoen marka. Denetara gaur arte 350.000 heriotza zenbatu dituen munduan beste ezein herrialdetan baino gehiago eragin ditu COVID-19ak AEBetan. Kutsatu eta testeaturik positibo eman duten iparramerikarrak 1.734.000 dira. Herrialdeak alderatzen hasita, erreferentzia onena erabiliz milioi 1 biztanleko 303 da AEBen heriotza tasa. Horren aldean, Euskal Herriak milioi 1eko 639 heriotza sufritu ditu gaur arte, Espainiak 580 eta Frantziak 436. Kopuru horietatik oso urrun, egunotan hainbeste aipatzen den Errusiak gaur arte 3.807 heriotza dauzka, milioi 1 pertsonako 26.

Migratzaileen egoera legeztatzeko eskatu diote Pirinio Atlantikoetako suprefetari

“Berehala eta modu iraunkorrean” migratzaileen egoera erregularizatzeko eskatu diote 642 eragilek Frantziako Gobernuari. Etorkinekin elkarteak Pirinio Atlantikoetako suprefetari helarazi dio eskaera.

 

AHTren proiektuak "berehala etetea" eta dirua "premiazkoak diren alorretara" bideratzea eskatu dute

"Orain ardura" ekimena aurkeztu eta manifestu bat egin dute publiko hainbat elkarte, sindikatu, erakunde eta norbanakok, administrazio publikoei AHTren proiektuak geldiarazteko eskatuz.

 

Aire zabalean kutsatzea zailagoa da leku itxietan kutsatzea baino

Txinan eta Japonian egindako ikerketek erakusten dutenez, aire zabalean koronabirusa transmititzea zailagoa da leku itxietan baino.

 

Polemika Italian "laguntzaile zibikoen" zereginen inguruan

Italiako Gobernuak "Laguntzaile zibikoen" figura martxan jartzeko boluntarioak bilatzen ditu. Kritikak jaso ditu ekimenak, kontrol sozialerako erabiliko direla uste izan delako

.

AEBetako igerileku eta hondartzak beteta, 100.000 hildakoak gertu izan arren

AEBetan udaren hasiera markatzen duen Erorien Eguna pasa berri da eta COVID-19a herrialdean eragiten ari den sarraskiari entzungo eginez, herritarrak hondartzetan eta igerilekuetan bildu dira.

 

Hegoaldean 7 heriotza gehiago: Euskal Herrian 2.027 hil dira orain arte, milioiko 639

EITBk zabaldu duenez, Euskadiko Autonomia Erkidegoan 5 pertsona gehiago hil dira koronabirusak jota azken egunean. Nafarroan 2 gehiago hil direla jakin da arratsaldean. Denetara Euskal Herrian maiatzaren 26ra arte 2.027 pertsona hil ditu Covid-19ak, Euskal Autonomi Erkidegoan 1.505, Nafarroan 512 (gaur goizean eman dute atzo zenbatu gabeko bat gehiagoren berri) eta Ipar Euskal Herrian 10.

Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 639.

Nabarmentzekoa da (eta harrigarria edozein aldetatik begiratuta) Eusko Jaurlaritzak EAE osoko datuak bai baina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hildakoen kopururik ez duela ematen maiatzaren 14tik. Probintziaka zenbat testeatu diren eta zenbat positibo agertu diren bai aipatzen du Jaurlaritzak, baina ez hildako kopururik.

Klaseak aire zabalean emateko aprobetxatuko bagenu egoera?

Eskola presentzialetara itzultzean, ahal den neurrian klaseak aire zabalean izatea gomendatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, leku itxietan errazago transmititzen baitira birusak. Hormarik gabeko eskolak, dena den, ez dira kontu berria, batzuek aspaldi deskubritu zituzten espazio irekien onurak.

 

COVID-19aren biktimak munduan orain arte: 347.907 hildako, 5.590.358 kutsatu, 2.366.574 sendatu

Hauek dira maiatzaren 26eko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

- Hilak 347.907. Herrialdeka: AEB 99.805, Erresuma Batua 36.914, Italia 32.877, Frantzia 28.432, Espainia 26.837, Brasil 23.522, Belgika 9.312, Alemania 8.428, Iran 7.451, Mexiko 7.394, Kanada 6.545, Herbehereak 5.830, Txina 4.634, Turkia 4.369, India 4.172, Suedia 4.029, Errusia 3.633, Peru 3.629, Ekuador 3.203, [Euskal Herria 2.020, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.913, Irlanda 1.391, Indonesia 1.330, Portugal 1.205, Errumania 1.167, Pakistan 1.007...

- Kutsatuak 5.590.358. Herrialdeka: AEB 1.706.226, Brasil 376.669, Errusia 353.427, Espainia 282.852, Erresuma Batua 261.184, Italia 230.158, Frantzia 182.942, Alemania 180.789, Turkia 157.814, India 144.950, Iran 137.724, Peru 123.979, Kanada 85.711, Txina 82.985, Saudi Arabia 74.795, Txile 73.997, Mexiko 68.620, Belgika 57.342, Pakistan 56.349, Qatar 45.465, Herbehereak 45.445, Ekuador 37.355, Bielorrusia 37.144, Bangladesh 35.585, Suedia 33.843, Singapur 31.960, Portugal 30.788, Suitza 30.746, Arabiar Emirerri Batuak 30.307, [Euskal Herria 28.496, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Irlanda 24.698, Hego Afrika 23.615...

- Sendatuak 2.366.574.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko 44,6. Munduan: San Marino 1.238, Belgika 804, Andorra 660, [Euskal Herria 637, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 574, Erresuma Batua 544, Italia 544, Frantzia 436, Suedia 399, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Herbehereak 340, Irlanda 326, AEB 302, Man uhartea 282, Anglo-normandiar uharteak 259, Suitza 221, Montserrat 200, Ekuador 182, Luxemburgo 176...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

EAEn 6 heriotza gehiago: Euskal Herrian 2.019 hil dira orain arte, milioiko 636

EITBk zabaldu duenez, Euskadiko Autonomia Erkidegoan 6 pertsona gehiago hil dira koronabirusak jota azken egunean. Nafarroan ez da heriotza berririk gertatu. Denetara Euskal Herrian maiatzaren 25era arte 2.019 pertsona hil ditu Covid-19ak, Euskal Autonomi Erkidegoan 1.500, Nafarroan 509 eta Ipar Euskal Herrian 10. Harrigarria bada ere, EAE barruan lurralde bakoitzean gertatutako heriotzen kopururik ez du ematen Eusko Jaurlaritzak, bai ordea testeatu ostean ofizialki kutsatutakoena.

Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 636.

COVID-19aren biktimak munduan orain arte: 346.761 hildako, 5.502.512 kutsatu, 2.302.447 sendatu

Hauek dira maiatzaren 25eko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

- Hilak 346.761. Herrialdeka: AEB 99.300, Erresuma Batua 36.793, Italia 32.785, Espainia 28.752, Frantzia 28.367, Brasil 22.716, Belgika 9.280, Alemania 8.371, Iran 7.417, Mexiko 7.179, Kanada 6.424, Herbehereak 5.822, Txina 4.634, Turkia 4.340, India 4.024, Suedia 3.998, Errusia 3.541, Peru 3.456, Ekuador 3.108, [Euskal Herria 2.013, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.906, Irlanda 1.608, Indonesia 1.372, Portugal 1.316, Errumania 1.185, Pakistan 1.133...

- Kutsatuak 5.502.512. Herrialdeka: AEB 1.686.436, Brasil 363.618, Errusia 344.481, Espainia 282.852, Erresuma Batua 259.559, Italia 229.858, Frantzia 182.584, Alemania 180.328, Turkia 156.827, India 138.536, Iran 135.701, Peru 119.959, Kanada 84.699, Txina 82.974,  Saudi Arabia 72.560, Txile 69.102, Mexiko 65.856, Belgika 57.092, Pakistan 54.601, Herbehereak 45.236, Qatar 43.714, Ekuador 36.756, Bielorrusia 36.198, Bangladesh 33.610, Suedia 33.459, Singapur 31.616, Suitza 30.736, Portugal 30.623, Arabiar Emirerri Batuak 29.485, [Euskal Herria 28.343, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Irlanda 24.639...

- Sendatuak 2.302.447.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko 44,4. Munduan: San Marino 1.238, Belgika 801, Andorra 660, [Euskal Herria 635, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 615, Erresuma Batua 542, Italia 542, Frantzia 435, Suedia 396, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Herbehereak 340, Irlanda 326, AEB 300, Man uhartea 282, Anglo-normandiar uharteak 259, Suitza 220, Montserrat 200, Ekuador 176, Luxemburgo 176...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Heriotzarik gabeko lehen eguna Hegoaldean pandemia lehertu zenetik

Administrazioeetako iturriek zabaldutako informazioen arabera, Hegoaldean azken egunean ez da inor hil koronabirusak jota, ez Euskal Autonomi Erkidegoan eta  ez Nafarroan. Denetara Euskal Herrian maiatzaren 24a arte 2.013 pertsona hil ditu Covid-19ak, Euskal Autonomi Erkidegoan 1.494, Nafarroan 509 eta Ipar Euskal Herrian 10.

Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 635.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude