Migratzaileen egoera legeztatzeko eskatu diote Pirinio Atlantikoetako suprefetari

  • “Berehala eta modu iraunkorrean” migratzaileen egoera erregularizatzeko eskatu diote 642 eragilek Frantziako Gobernuari. Etorkinekin elkarteak Pirinio Atlantikoetako suprefetari helarazi dio eskaera.


2020ko maiatzaren 26an - 16:56
Argazkia: Javier Hernandez
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Paperik gabe, lanerako, bizitokia lortzeko eta eskubide askorentzako traba izugarria dute migratzaileek, eta pandemia gogorren kolpatzen ari den kolektiboetako bat dira. Osasun larrialdiak euren egoera azaleratu eta erantzun bat eman beharra agerian utzi duela aprobetxatuz, migratzaileak “baldintzarik gabe” erregularizatu behar direla aldarrikatu dute eragile ugarik, tartean Etorkinekin elkarteak.

Suprefetarengandik erantzun eskasa izan dutela azpimarratu du elkarteak; gutuna prefetari bidaliko diola esan die.

Aurrekariak

Ez litzateke Frantziako Estatuan horrelako neurri bat hartzen den lehen aldia. 1981. urtean 180.000 herritarren egoera legezetatu zen, eta 1997. urtean berriz, 80.000 biztanlerena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.