COVID-19a kontrolatzeko aplikazioek pribatutasun eskubidearekin talka egiten dutela ohartarazi du EBk

  • Kutsatuen kateari jarraipena egiteko erabiltzen diren teknologiek pribatutasun eta datuen babeserako eskubideak urratu ditzaketela adierazi du Europar Batasunak, baita mugimendu eta erlijio eskubideak ere. EBko ia herrialde guztiek erabiltzen dute teknologia hau.


2020ko maiatzaren 28an - 15:47
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Pandemia kontrolatzeko baliagarriak izan daitezkeen arren, aplikazio hauek norbanakoen eskubideen kontra egin dezaketela ondorioztatu du EBko Oinarrizko Eskubideen Agentziak. Horregatik, aplikazio hauek bete beharreko hainbat irizpide eman ditu: horien erabilera borondatezkoa izatea, datuak anonimoki erabiltzea eta behin pandemia igarota datuak ezabatzea.

“Salbuespenezko egoeratan eskubideak mugatu daitezke, baina inoiz ezin ditugu ahaztu beharraren eta proportzionaltasunaren printzipioak. Galdera da: non eta zein muga jarri?”, diote txostenaren egileek.

Datuak beste helburu batzuekin erabiltzea

Kezka nagusia da aplikazio hauek emandako datuak beste helburu batzuekin erabiltzea. Horrez gain, COVID-19aren testuinguruan erabiltzen ari diren beste teknologia batzuekiko kezka ere azaldu du Agentziak: geolokalizazioa ahalbidetzen duten sistemak, pertsonen arteko distantzia neurtzeko erabiltzen diren droneak eta kalean edo lantokian tenperatura neurtzeko baliagarriak diren kontrol kamerak.


Covid-19 shockean adi kanalean gehiago
2022ko otsailaren 16
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.