Beren langileak ABEEra bidalitako enpresa handiek 110 milioiko inbertsioa egin dute burtsan

  • Espainiako Estatuko zenbait enpresa handik krisiari etekin ekonomikoa atera diote; langileei aldi baterako enplegu erregulazioko espedientea (ABEE) zabaltzeaz gain, burtsan inbertitu dute. Pandemiaren hasieratik 110 milioi euro inbertitu dituzte burtsan; horien erdia inguru, 54,5 milioi Riberas familiak, Gonvarri eta Gestamp enpresen jabeak.


2020ko maiatzaren 25an - 11:09
New Yorkeko burtsa. Argazkia: World Energy Trade.

Merkatuaren eta ekonomiaren gainbeheraren erdian, horiek eskaintzen dituzten aukerak baliatu dituzte enpresariek beren ondasunak galdu ez ditzaten. Langileen soldatak ordaintzeko gastua gainetik kenduta, “auto-erosketak” egiteari ekin diote askok; beren izenean dituzten beste sozietate batzuekin enpresetako akzioak erosi dituzte, burtsako kotizazioa jaitsi ez dadin.

Riberas familia da horren adibide argia. El Mundoren arabera, Espainiako seigarren familiarik aberatsenak, bere enpresako, Gestampeko 6.000 langileak enplegu erregulazioko espedientean jarri eta gero, 54,5 milioi euro gastatu ditu bere beste sozietateetatik enpresako akzioak erosteko. Horrez gain, Telefonicako akzioak ere erosi zituen bere Halekulani sozietatetik.

Euskal Herriko enpresaririk era bada inbertsoreen artean. Egaña Familiak 6,7 milioi euro gastatu ditu CIE Automotive enpresan (hori ere ABEEan), enpresaren akzioen %10a. Enpresa horren %15aren jabeak dira Riberastarrak ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude