Patxi Ruizekin elkartasunez deitutako elkarretaratzea debekatu dute Lizarran

  • Ostegun honetan Patxi Ruiz euskal presoarekin elkartasunez Lizarran deituta zuten elkarretaratzea debekatu dietela salatu du Amnistia Osoa mugimenduak. Gobernuko delegaritzak debekatu du ekintza, Guardia Zibilaren bitartez. “Ustez, osasun neurrietan oinarritzen da debekua, nahiz eta lehenengo elkarretaratzean guztiz bete genituen”, diote.


2020ko maiatzaren 28an - 17:07
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Salbuespen egoera hoetan, faxistak manifestatzen diren bitartean, antifaxistak kolpatuak dira eta Patxi Ruiz euskal preso politikoaren aldeko mobilizazioak debekatuak eta erasotuak dira. Askatasun politikoen urraketa sistematikoa ematen ari da pandemiaren aitzakiapean”, salatu dute. Iruñeko manifestazioan jazotakoa jarri dute adibide.

Ostegun honetako mobilizazioa bertan behera geratu den arren, gose greban dagoen presoaren aldeko elkartasun keinuek aurrera jarraituko dutela gehitu dute. Maiatzaren 30ean, Iruñeko Gaztelu Plazan egingo den mobilizaziora joateko deia egin dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!