Espainiako Gobernuak bi urteko lan-baimena emango die COVID-19an nekazaritzan aritu diren migratzaileei

  • Espainiako Estatuko lurraldean dauden gazte migratzaileei eragiten die lege berriak: pandemia garaian nekazaritzan hasi zirenek bi urterako lan baimena eta erresidentzia baimena lortu ahalko dute. Pandemian mugak itxi izanaren ondorioz, beste urteetan migranteek nekazaritzan egiten zituzten lanak egiteko 75.000 eta 80.000 langile artean behar zituela kalkulatu zuen Gobernuak. Hori horrela, apirilaren 7an onartu zuen Gobernuak lehen legea, eta maiatzaren 26an lege hori beste hiru hilabeterako luzatu du.


2020ko maiatzaren 27an - 09:27
Langileak lurra lantzen. Argazkia: Ideal.

Pandemiak estatu gehienetako mugak ixtea ekarri du, eta ondorioz, atzerriko eskulan merkeari sarrera debekatzea. Espainiako nekazaritza sektorea da horren adibidea; mugak ixtearekin batera, langilerik gabe geratu da. 75.000 eta 80.000 langile inguru behar dituztela kalkulatu dute, eta horren aurrean Gobernuak apirilaren 7an onartutako Errege Dekretuak 18-21 urte arte izanik erresidentzia baimena zuten migratzaileei lan baimena eman zien. Baimen hori ekainaren 30 artekoa zen, eta Gobernuak beste hiru hilabetez luzatu du.

Nekazaritzarako baimena izatetik lan guztietarako bi urteko baimena izatera pasatzeko aukera

Apirilaren 7az geroztik Gobernuaren Errege Dekretuaren bidez nekazaritzan aritzeko baimena eskuratu duten gazteek, orain 2 urterako lan eta erresidentzia baimena eskuratu ahalko dute. Lan baimen hori ez da nekazaritzari lotua egongo, edozein sektoretarako balioko du.

Espainiako Gobernuak, lege horren bidez, “uzta jasotzeko esku nahiko egotea” bermatu nahi du. Kolektibo antiarrazistek denbora luzean izandako eskaera izan da migratzaileen egoera erregulatzekoa, baldintzarik gabe. Gobernuak hartutako erabakiak izaera merkantilista duela kritikatu dute, migratzaileak “erabiltzeko eta botatzeko” kontratuak sustatzen dituela argudiatuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude