Koronabirusaren hedapena: aire zabalean kutsatzea ez da oso gertagarria

  • Pandemiaren eta horren kutsagarritasunaren inguruan kaleratu diren ikerketek erakutsi dute leku itxietan askoz errazago hedatzen dela birusa aire zabalean baino. Airean dauden partikulak errazago saihestu daitezke aire zabalean egonda, eta udazkeneko agerraldi berriak horrekin izan dezake lotura: udan kalean denbora gehiago pasatzen dela udazkenean baino.


2020ko maiatzaren 26an - 12:28
Herritarrak maskara jantzita kirola egiten. Argazkia: Diario Córdoba.

Hainbat estatutan egin dituzten ikerketek datu argiak erakutsi dituzte: leku itxietan kutsatzeko aukera hemeretzi aldiz altuagoa da aire zabalean kutsatzekoarena baino, Japoniako ikerketa baten arabera.

Txinako ikerketa batek aztertu ditu Hubeiko probintziatik kanpo agertutako 318 birusaren agerraldi, eta ondorioztatu du bat ere ez dela gertatu aire zabalean. Gehienak etxeetan edo garraio publikoan gertatu dira. Saltokietan kutsatu denik ere badago ordea, eta Txikan behintzat, horrelako kasu batek eragin ditu ondoren kutsatu kopuru handienak.

Kataluniako Clínic ospitaleko gaixotasun infekziosoetako sailetako buruak, Àlex Sorianok, adierazi du Txinako datuok ez direla kasualitatea. “Espazio itxietan jendeak kontaktu gehiago du eta denbora gehiagoz, eta errazagoa da egoera horretan kutsatzea, birusa airean zabaltzen denean baino”, adierazi du La Vanguardian.

Argudio horri lotuta, Vall d´Hebron ospitaleko sail bereko buruak, Benito Almirantek, adierazi du udazkeneko agerraldi berriek leku itxi eta irekiekin izango dutela zerikusia. Izan ere, udan jendeak kalean ibiltzeko joera handiagoa du. Udazkenean, leku itxietara bueltatzearekin batera, litekeena da kutsatzeek gora egitea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19ren biharamunari so
2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


2022-04-12 | ARGIA
Downing Streeten pandemia garaian festak egiteagatik isuna jaso du Boris Johnsonek

Azkenean isuna iritsi zaio Boris Johnson lehen ministro britainiari, pandemia garaian egindako festekin COVID-19ko arauak urratzeagatik. Bere emazte Carrie eta Rishi Sunak Altxorraren idazkaria ere zigortutako 50 pertsonen artean daude.


2022-04-06 | ARGIA
Apirilaren 20tik aurrera Hego Euskal Herrian ez da maskararik beharko barrualdeetan

Aste Santuaren ondoren, apirilaren 20tik aurrera, maskara erabiltzea ez da nahitaezkoa izango barrualdeetan, ospitaleetan, erresidentzietan eta garraio publikoan salbu. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hala eskatu zuten.


2022-02-11 | ARGIA
Osasun larrialdiaren amaiera iragarri du Jaurlaritzak

Horren arabera, datorren astelehenetik aurrera, orain arte COVID-19ari aurre egiteko neurriak bertan behera geratuko dira Eusko Jaurlaritzaren eskumeneko alorretan. Labi bera ere desegin egingo dute.


COVID-19 pasaportea 2022ko uda arte mantentzearen alde bozkatu du Frantziako Legebiltzarrak

Frantziako Gobernuaren lege-proiektua Senatuan eztabaidatuko dute urriaren 28an. Nahiz eta gehiengoak bat egin neurriarekin, hainbat herritar dabiltza neurri honen kontra borrokan, kolektiboki antolatuz.


Eguneraketa berriak daude