Mugikorreko kontaktuak arakatzen dituen aplikazioa onartu du Frantziako Parlamentuak

  • Stop Covid aplikazioa onartu du Frantziako Parlamentuak, bluetooth teknologiaren bidez erabiltzailearen eta bere ingurukoen mugimenduak kontrolatzen dituena. Alde estua lortu du Parlamentuan, 338 aldeko eta 215 aurkako botorekin. Apirilaren 8an egin zuen Gobernuak proposamena, eta maiatzaren 27an onartu du Parlamentuak.

Stop Covid aplikazioa. Argazkia: France 24.

2020ko maiatzaren 28an - 09:27
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Aplikazioaren erabilera ez da derrigorrezkoa, nahi duenak jaitsi dezake. Behin jaitsita, erabiltzailearekin gutxienez hamabost minutuz harremanetan egon diren erabiltzaileak erregistratzen ditu, anonimoki. Horrela, beraietako batek positibo ematen badu birusean, besteei abisua ematen die, medikuarengana joateko gomendioa eginaz.

Parlamentuaren baiezkoa lortu badu ere, kritika ugari jaso ditu aplikazioak, jendearen intimitatearen inbasiotzat joz. Gizartea eta parlamentua banatu ditu aplikazioak, Opinea eta Carvea Consulting institutu demoskopikoen arabera. Gizartearen %45a bere aurka dago, bere datu pertsonalen erabilerak kezkatzen du eta informazio hori zabaldu ahal izateak.

Olivier Véran Osasun ministroak osasun kolektiboaren garrantzia azpimarratu du, eta kritikei erantzun die, Estatua bizitzen ari den egoeran horri erantzuna ez ematea askatasunaren aurka joango litzatekeela esanaz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 eta erantzun soziala
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.