Adunako udalak hileko 600 euroko diru-laguntzak emango ditu zaintzarako

  • Adunako Udalak bando bidez jakinarazi du COVID-19ak eragindako kalte ekonomikoak arintzeko diru-laguntzak emateko deialdia zabaldu duela. Eskolak eta eguneko zentroak itxi izanaren ondorioz umeak edo zaharrak zaintzeko kontratazioak egin edo lanaldia murriztu dutenei 600 euroko diru-laguntza emango die. Ateak itxi behar izan dituzten denda txiki eta ostalariei ere emango die laguntza, 500 eurora arte. Udalaren aurrekontuan 25.000 euroko poltsa onartu du horretarako.


2020ko maiatzaren 28an - 08:31
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Zaintzarako diru-laguntzak baldintza hauetan emango dira: COVID-19aren ondorioz 12 urteko haurrak edo mendekotasuna duten adin guztietako pertsonak zaintzeko egin diren kontratazioak laguntzeko, hileko 600 euroko laguntza jasoko du bizikidetza unitate bakoitzak, kontratu hau jardunaldi osokoa bada (lanaldia murritzagoa bada, laguntza ere murritzagoa izango da). Zaintza eremuko Lan Hitzarmena betetzen dela ziurtatu beharko da.

12 urtez beherakoak edo menpekotasuna dutenak zaintzeko lanaldia murriztu bada edo soldatarik gabeko baimena eskatu bada, bizikidetza unitate bakoitzeko hilabeteko 600 euroko diru-laguntza emango du Udalak, jardunaldi osoko murrizketaren kasuan (murrizketa txikiagoei laguntza murritzagoa esleituko zaie).

Ateak itxi behar izan dituzten denda txikiei eta ostalariei laguntzak

Helbide fiskala Adunan duten denda txikiek eta ostalaritza establezimenduek hileko 500 euroko laguntza jasoko dute, eta 100 euroko gehigarria izango dute lanaldi osoan duten langile bakoitzeko (lanaldi murritzagoan dauden langileen kasuan, gehigarria modu proportzionalean murriztuko da). Gehienez hilabeteko 1.000 euroko muga izango dute.

Hemen irakur daiteke osorik urgentziazko diru-laguntza honen deialdia. Ekainaren 5era arte dute herrian erroldatutakoek eskaera egiteko epea, inprimaki hau beteta.

 


2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.