'Pandemia eta gu' plataforma sortu dute hainbat pentsalarik, euren hausnarketa eta kezkak plazaratzeko

  • Euskal Herriko hogei pentsalari baino gehiago bildu dituen Pandemia eta gu plataformaren helburua da bizi dugun krisiaren azterketa plural bat egitea, "hemendik eta hemengoentzat".


2020ko maiatzaren 16an - 09:25
Jose Luis Zumetak egin du plataformaren irudia.

Proiektua abiatu duten pentsalarien artean Ramon Zallo, Maite Ubiria, Pedro Ibarra, Laura Mintegi, Jose Allende, Luis M. Martinez Garate, Juanjo Alvarez eta Iñaki Dorronsoro daude, besteak beste. Haien gogoetak Pandemiaetagu.eus webgunean izango dira irakurgai.

"Koronabirusaren pandemiak duela hilabete pentsaezina zeneraino jarri du kolokan gure mundua", diote aipatu webgunean plazaratutako aurkezpen gutunean. "Gure bizi-espazioa murriztu da, gure bizimodua aldatu zaigu, gure inguruarekiko lotura, gure elkarbizitza eta harremanak, gure lana, etorkizunari buruzko uste eta itxaropenak, botere-egiturak eta aginte-moduak… eta hori guztia, egunero gertatzen diren gertukoen (eta urrunekoen) heriotzen jarioaz gain".

Haien hitzetan jende asko ari da egun hauetan pandemiaren biktimekiko eta haien zaintzaileekiko elkartasuna adierazten, arratsaldeko 8etako txaloekin ez ezik, baita mediku gisa, saltzaile gisa, eta bestelako lan eta zeregin askotan parte hartuz. "Pentsamendua ogibide dugunok ezer egin al dezakegu?", galdetzen dute. "Zer esaten digu inoiz ezagutu ez dugun egoera honek? Zer ekarriko digu geroak? Nolakoa izango da euskal gizartearen erreakzioa, jadanik egiturazko bestelako arazo larriak zituen gizartearena, berehalako etorkizun ziurgabean?". Galdera horien bueltan arituko dira plataformako kideak.

Zumetaren irudia

Plataformaren irudia Jose Luis Zumetak egin zuen, pasa den apirilean hil baino apur bat lehenago. " Lan kolektibo honen egileok zor berezi bat daukagu Jose Luis Zumeta artista eskuzabal eta ezinbestekoarekin", diote ekimen berri honen sustatzaileek. "Indar ikusgarriaz doaitutako artista izan zen eta bere artelanetako kolore eztandak ikusgarriak ziren. Bere energia goxoa zen, bere sentiberatasuna bezala, bere herriaren eta gizakiaren erronka nagusietan laguntzeko prest beti. Pandemia eta gu izeneko ekimen honen baitan parte-hartzea eskatu genionean, gure hausnarketak, galderak eta kezkak biltzeko helburua duen gune honen goiburuko irudia egiteko konpromisoa hartu zuen. Ilustrazioak bere izaera ere islatzen du nolabait: naturala eta xumea. Gure gonbidapenaren eskutik Euskal Herriari opari hau egitea eta zendu baino ordu gutxi batzuk lehenago ematea, argitasun artistiko eta giza kalitate izugarriko keinua izan zen, bihotza esker onez bete diguna".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude