Uztailaren 12rako deitu ditu Urkulluk hauteskundeak EAEn

  • Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak ez-ohiko gobernuan erabaki du uztailaren 12an izango direla hauteskundeak. Astelehen arratsaldean egindako agerraldian eman du horren berri. "Erabaki arduratsuena da", azaldu du, hartara egoerak okerrera eginez gero udazkenean "beste aukera bat" egongo bailitzateke.


2020ko maiatzaren 18an - 10:33

Legez bi aukera baino ez daudela azaldu du Iñigo Urkulluk 15:00etan egindako agerraldian. Uztailean bata, beste uda ondorenean. Hala, uztailaren 12an egingo dira EAEko hauteskunde autonomikoak, "horrela beti izango dugu bigarren aukera bat" azaldu du.

"Parte-hartzearen bermearen arrazoiak" ere argudiatu ditu lehendakariak hauteskundeak uztailaren 12an egiteko, baita "segurtasunekoak" ere, koronabirusak ekarritako egoera dela-eta: "Erabaki arduratsuena, da bigarren aukera zabalik uzten duelako, horrela udazkenerako beste aukera bat ere ematen du".

Osasun egoerari "erronka ekonomikoa" ere gehitu behar zaiola adierazi du: "Bi erronka horiei aurre egiteko Legebiltzarra osatuta eta bete-betean lanean edukitzea ezinbestekoa da, aurrekontu bat eta beharrezko legeak izatea, ekonomia berpizteko".

Bere ustez, hauteskundeek herritarren "oinarrizko eskubide bati erantzuten diete", baina gainera, "legezko ezinbesteko betebehar bat da".

Hauteskundeak egiteko moduari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila eta Osasun Saila "lanean ari dira" hauteskunde prozesua aurrera eramateko eta Espainiako Estatuarekin harremanetan direla jakinarazi du lehendakariak, zentzu horretan, "aukera guztiak" aztertzen ari dira  eta ez du baztertu hauteskundeak orain arte ez bezalako beste modu batzuetan egin behar izatea.

Abstentzioak kezkatzen duen galdetuta, azaldu du hauteskundeak "ahalik eta berme guztiekin ospatzea" dela bere nahia eta  "hiritar orok" jakin behar duela "berme guztiak" izango dituela.

Kanpaina nola egin "alderdi politikoei dagokie, ez niri, lege bat dago eta horren barruan egon daitezkeen adostasunak edo aldaketak horiei dagokie".

Osasun larrialdi egoera bertan behera

Hauteskundeen dekretua sinatu aurretik, Urkulluk ezinbestekoa du EAEko Osasun Larrialdi egoera indargabetzea. Arratsaldean egoera hori bertan behera uzteko bilera egingo du babes zibileko arduradunekin, "Osasun Zaintzara" pasatzeko.

Hala, "gestio plan bat" izango du egoera berriak bere esanetan, kasu aktiboen jarraipena eginez, eta horrela argudiatu du Urkulluk Larrialdi Egoera bertan behera uztea: "Kolapso arriskua gainditu dugu". Bozek "ebaluzaio konpromisoa dakarte –azaldu du– ez gaude larrialdian, baina osasun zaintza mantenduko dugu".

EAEn gaur arte 1.467 heriotza eragin ditu Covid-19ak, milioi bat biztanleko 669 lagun hil dira.

Oposiozioaren babesik ez

13:00etan deitu du Iñigo Urkulluk ezohiko gobernu kontseilura, eta 15:00etan iragarri du agerraldia. Asteleheneko deialdiak maiatzaren 14an oposizioko alderdiekin egindako bileraren ondotik datoz. Hauteskundeak noiz deitu zehaztu asmoz egin zen bilkuran adostasunik ez zen lortu, lehendakariak ez baitauka oposizioaren babesik hauteskundeak udaran deitzeari dagokionez.

Alabaina, lehendakariak duenez azken hitza, pentsatzekoa zen bozen data jakinaraziko zuela. Izan ere, hauteskundeak deitzeko prozedurak zehazten duenez lehendakariak gobernu kontseiluari eman behar dio erabakiaren berri aurrena, eta hauteskundeetara dei egiteko dekretua sinatu ostean.

54 egun igaro behar baitira dekretua sinatzen denetik hauteskunde egunera, hau da, astelehenean sinatuz gero uztailaren 12a litzateke data.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAEko hauteskundeak 2020
2020-09-01 | Ramón Grosfoguel
Juan Carlos Monederori erantzuna: Podemos alderdiaren jokabide kolonialista

AEBetako Berkeley Unibertsitateko irakaslea eta pentsamendu dekolonialean aditua da Ramón Grosfoguel. Artikulu honetan, Galiziako BNGren eta Euskal Autonomia Erkidegoko EH Bilduren azken hauteskundeetako emaitzez iritzia ematen du, Podemos alderdiko Juan Carlos... [+]


2020-07-26 | Karmelo Landa
Non dago, baina, zure garaipena

Hauteskundeak izan dira oraingoan Euskal Herriaren mendebalde honetan, eta horien ondoren gerta ohi denez, erabateko garaipen loriatsua (auto)aldarrikatzera abiatu da prestu irabazten lar ohituta dugun EAJ.

Luza dakioke gaur EAJri esaldi klasikoan egiten den galdera: Non dago... [+]


2020-07-20 | Z. Oleaga
"Penko" kolektiboa EAEko hauteskundeetan

Demokrazian penko, suspentso, kate, gutxiegi. Politika egiteko oinarritzat hauteskundeak eta bozak dituen jendarte batek hori esan beharko lioke bere buruari herritarren erdiak "festan" parte hartu ere egiten ez duenean, ezta?


2020-07-19 | Aritz Galarraga
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Bozkaleku baten agortze saiakera

Data: 2020ko uztailaren 12a (igandea). Ordua: 13:00. Tokia: H. herriko bozkaleku nagusiko kanpoaldean dagoen banku bat. Eguraldia: orduak iraun dituen euri jasa baten azken tantak. Jende mugimendu etengabea atarian. Talde handirik ez. Gehienak banaka, binaka, trioren bat... [+]


2020-07-19 | Juan Mari Arregi
Eskuineko eta ezkerreko politikak daude

Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak eta bere alderdiak hauteskunde kanpainan esan dutenez, “ezkerrekoak eta eskuinekoak jada ez dira existitzen”. Gaur egun EAEn nagusi den politikaren alternatibarik existituko ez balitz bezala, hau da, ez balego bezala... [+]


Eguneraketa berriak daude