Covid-19aren beldurra ez da aukera txarra plastiko gehiago sortu eta erraustuz jarraitzeko

  • Bihotz oneko herritarrak, ia inork aurrez iragarri ez zion izurriaren lehen kalteen eraginpean groggy dabilela, mundu berri hobe baten etorrera ikusi dutenei sinetsi nahi lieke. Baina aurreko mundu zaharraren jokabide zitalenak gaiztotzen ari direla ere ohartzen da. Bat aipatzeko, erabilera bakarreko plastikoen beroaldi berria… errausketa masiboz osatua, noski. Garapen iraunkor bateranzko trantsizioa ez da berez eta erraz etorriko.

Kontsumitzaileak
berriro erosketetan erabilera bakarreko plastikora itzultzea ez da kasualitatez gertatu: industriak baliatu nahi du Covid-19aren beldurra plastiko kutsagarriaren irudia zuritzeko. (Argazkia: Robyn Beck)
Kontsumitzaileak berriro erosketetan erabilera bakarreko plastikora itzultzea ez da kasualitatez gertatu: industriak baliatu nahi du Covid-19aren beldurra plastiko kutsagarriaren irudia zuritzeko. (Argazkia: Robyn Beck)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Apirilaren 27an jakin denez –herritarren konfinamendu eta ekonomiaren itxialdi betean–, Covid-19 izurriagatik Espainiako Gobernuak ezarritako alarma egoera baliatuz, GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak Zubietako erraustegia kudeatzen duen Ekondakin korporazioari baimenduko dio lurralde honetan sortutako errefusak erretzea,  funtzionamendu egoera normal batean bezala, frogatarako epea etenaz. Horra kolpe txiki batez Gipuzkoako gizarteak gehien eztabaidatu duen azpiegitura bat osasun publikoarentzako tresna zoragarri bihurtua, espresuki izurriaren kontra diseinatuta balego bezala.

Koronabirusak ekarri duen atzeraldi ekonomikoak kutsaduraren gutxitzea eta sortutako hondakin kopurua jaistea ekarri dituela bistakoa da… denetan, Gipuzkoan salbu –hemen Jose Ignacio Asensioren kalkuluetan %6,7 ugaritu baitira, omen–. Gipuzkoa ez den gainerako mundu osoan gutxitu egin diren arren: Madrilgo udalak %19ko jaitsiera aipatu du, Zaragozakoak %22koa, Bartzelonan %17 urritu dira, Bilbon bertan %12…

Zubietako albisteak bat egin du denboran erabilera bakarreko plastikoen biziberritzearenarekin. El resurgir del plástico de usar y tirar laburbildu du El Pais egunkariak, itxialdian kontsumitzaileen artean zabaldu diren ohiturak eta horien zergatiak azaltzerakoan. Birus gaiztoaz kutsatzeko beldurrez, lehen baino are gehiago biltzen omen da orain salgai oro plastikozko azal eta zorrotan. Ohitura osasungarriagoak hartuak zituzten herritarrak ere itzuli dira, antza,  plastikoa hobestera: itxialdian erosketara joatea izanik askorentzako kutsatzeko arrisku ariketa bat, plastikotan bildutako jakiak eta ontziratuak lehenetsi ditu jendeak, jaki natural eta librean salduak eskuratzeko zaletasuna ahaztuz. Ontzi berrerabilgarriak zerabiltzaten askok bazterrean utzi omen dituzte krisi honetan. Egia esan, askok ez dute beste aukerarik izan: borroka askoren poderioz arrainarentzako edo okelarentzako ontzi berrerabilgarriak onartzen zituzten saltoki askok debekatu dituzte berriro,  eta hondakinen kudeaketan aitzindari den udalerriren batek ere bai. Horra noraino iritsi daitezkeen paranoia eta ezjakintasuna.

Zeren eta zenbait ikerketak erakutsi dutenez, plastikozko azala daukan produktua ez da Covid-19rik ez edukitzeko bermerik handiena daukana. Espainiako Osasun Ministerioak berak apirilean eguneratutako protokolo zientifikoan azaldu zuen koronabirusa zenbat ordu edo egunez bizi daitekeen material ezberdinetan. Profilaxiaren obsesionatuak harrituko lirateke haren rankinga ikusita: zura, oihala edo beirakiaren gainean egun bat edo biz biziraun dezakeen bezala, hiru eta lau egun arte iraun dezake plastikozko gauzen gainean eta altzairu herdoilezinean. Paperaren gainean, aldiz, ordu gutxi batzuetan, eta berdin kobrezko tresna edo azaleretan.

Jendeak justu alderantzizkoa uste badu, ez da kasualitatez eta hala erakutsi du AEBetatik Greenpeacek Plastikoaren industriak honela ateratzen dio etekina Covid-19aren beldurrari txostenarekin. AEBetako plastikoen lobbyak Manhattan Institute eta Competitive Enterprise Institute bezalako think tank kontserbadoreen bitartez plazaratu ditu artikuluak, iradokiz zorro berrerabilgarriak arriskutsuagoak direla erabilera bakarreko plastikozkoak baino.

Plastikoa esterila bailitzan

Patronalak desinformazio kanpainari ekin zion, pare bat unibertsitatek plazaratu ostean koronabirusa gai dela bederatzi egunez ere bizirauteko plastikoetan. Horri erantzuteko kanpainan plastikoaren alde zabaldu dituzten artikulu gezurtietan, dio Ivy Schlegel Greenpeaceko arduradunak, “nahasi dituzte oraingo eta aspaldiko ikerlanak, jendeari ikusarazteko birusaren kutsadura saihesteko onena plastikozko zorroak erabiltzea zela. Baina egia justu kontrakoa da”. Hala ere, maniobrak eman zituen bere fruituak eta berehala hasi ziren AEBetan atzera botatzen erabilera bakarreko plastikoak eragozteko legeak eta batzuk, New Hampshire estatua kasu, iritsi dira poltsa berrerabilgarriak debekatzeraino. Eta topiko batek bestea dakarrenez, plastikoaren esterilitate eta segurtasunaren mitoarekin batera iritsi da Covid-19aren birusa ukitu ahal izan duen material oro –plastikozko ia beti, izan maskara, bata, eskularru, poltsa…– erraustegian kiskali behar dela dioen araua. Herritarrek ere begi itsuan irentsi dute mitoa eta errausketaren kritikoak ere apenas ausartu dira protesta egitera, tragedia fribolizatzen ari direla itxura ez emateko edo.

Katalunian Terra Verda elkarteak auzitara eraman ditu Maresme eskualdeko agintariak hondakin medikoak Mataroko erraustegira eramateagatik. Horiei esker jakin dugu Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatzen duela erretzekotan hondakin sanitarioak hiri hondakinen erraustegietara ez eramatea.

Filipinetatik salaketa bera zabaldu dute Zero Waste mugimenduko kideek eta unibertsitateko zenbait ikerlarik: “Koronabirusez kutsatutako hondakinak erretzeak okerragotu egiten du arazoa”. Filipinak dira munduko herrialde bakarretakoa hondakinen erraustea debekatuta daukana eta berrikitan hango osasun agintariek hondakin sanitarioak erretzeko hartu erabakiari erantzun diote idatziarekin.

Osasun zerbitzuetako hondakinetako asko erabilera bakarreko materialez eginda daude, hala nola eskularruak, mantalak, zain barneko injekzioetarako osagaiak eta abar, gehienbat erregai fosilez ekoiztutako plastikozkoak. Horiek erretzean gai toxikoak isurtzen dituzte, dioxina, furano, metal astun, eta bestelako kutsagarri asko, ARGIAren irakurleak ondo dakienez. Kontua da koronabirusa suntsitzeko ez dagoela errausketa beharrik. “Covid-19 izurria eragiten duen birusa –diote filipinarrek– oso kutsakorra den arren, nahiko erraz suntsitu daiteke deskontaminazioz. Errausketa beharrik gabeko alternatibak aspalditik erabili izan dira”. Zehazki aipatzen dituzte agintariek ospitaletako hondakinen tratamendurako azken hamarkadan gomendatu izan dituzten desinfekzio sistemak: kloroa erabiliz garbitu, autoklabean egosi, alkoholez edo hidrogeno peroxidoz desinfektatu, mikrouhinezko labean… azken-azken errefusa inerteak ondo babestuta lurperatzeraino.

2020ko krisitzarraren erdian, plastiko ekoizleek eta erraustegiek arnas berria hartu nahi dute. Beren irabaziak denen kutsaduran oinarritzeko obsesio hori eskertuko die 2030a baino lehen zabalduko den hurrengo birusak: Covid-19 honetan ikusi denez pandemiek maite baitituzte leku kutsatuetan bizi diren herritarren organismo ahulduak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
Plastikoaren kutsadura mugatzeko itun baten negoziaketan ari dira NBEko herrialdeak Genevan

Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.


2025-07-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hondakinak

Hondakinak etorkizuneko material berriak dira. Iragarki marketineroa izan daiteke, baina diseinu eta eraikuntzaren ikerketa munduan sormen bideak irekitzeko aukerak ekarriko ditu, dudarik gabe. Europako hondakinen legedia zorrotz jarriko dela iragartzean, nolabait ulertarazten... [+]


Bergarako erraustegiari Jaurlaritzak emandako ingurumen baimena baliogabetu du EAEko Auzitegi Nagusiak

Jaurlaritzak Valogreene enpresari ingurumen baimena eman izanari helegitea aurkeztu zioten Bergarako Udalak, Ekologistak Martxan taldeak eta Bergarako bi bizilagunek 2022ko apirilean. Udalak azpimarratu du auzitegiak arrazoia eman diola, ebatzi baitu Jaurlaritzak hartu... [+]


Zubietako Erraustegia “gelditzeko” eskatzeko elkarretaratzera deitu du Errausketen Aurkako Mugimenduak larunbatean

Maiatzaren 24an 13:00ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egingo du Errausketen Aurkako Mugimenduak. Zubietako Erraustegiak sortzen duen kutsaduraren aurrean eta agente publiko eta alderdien jarrera salatzeko elkarretaratzera batzeko dei egin die herritarrei.


2025-04-09 | Garazi Zabaleta
Pilotako esparatrapu hondakinetatik papera

Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko kimika industrialeko ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota... [+]


Kutsadura maila handi eta arriskutsuak behatu dira Zubietako erraustegiaren inguruetan

Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.


Beltrán eta Sololuze oroitu dituzte Zaldibargo hondamendiaren bosgarren urteurrenean

Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.


Zaldibarko hondamenditik bost urtera, erantzukizunak argitu gabe eta zabortegien kontrola ezbaian

Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]


2025-01-30 | Julene Flamarique
Erantzukizunak eskatuko dituzte Zaldibarko tragediaren bosgarren urteurrenean

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


2024-11-18 | Estitxu Eizagirre
EAEn 1.557 zabortegi daude eta erabiltzen ez direnak zigilatu ezean, ura kutsatzen jarraituko dute

Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]


Atez atekoa Arabako Errioxako kuadrillan
“Borondatezko metodoak bere topea du, eta tope horrekin ezinezkoa da araudia ere betetzea”

Atez atekoa oinarri, Arabako Errioxako Kuadrillan Kripan eta Eltziego herriek Araba osoko daturik onenak dituzte hondakinen gaikako bilketan eta horien birziklapenean, eta Europak ezarritako gutxienekoetara heltzen diren bakarrak dira. Laster, kuadrillako herri gehiagotara... [+]


2024-10-29 | Leire Ibar
Hamar urtean zabor elektronikoaren pilaketa mila aldiz biderkatu daiteke

Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.


2024-10-15 | Jon Torner Zabala
Zubietako erraustegiaren “ezohiko” jarduera onartu du Jaurlaritzak

Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]


Eguneraketa berriak daude