Hemeretzi atxilotu eta zauritu ugari Gasteizen, Falangearen Hispanitatearen egunaren ospakizunaren harira

  • Eskuin muturreko taldeak Espainiako Estatu mailako deialdia egin du, eta dozenaka pertsona batu dira Probintzia plazan. 300 bat metrora deitutako mobilizazio antifaxistara ehunka pertsona batu dira. Istiluak izan dira, gazte antifaxisten eta falangisten artean zein, batez ere, gazteen eta Ertzaintzaren artean. Hainbat zauritu eta atxilotu izan dira, istiluak eta barrikadak ondoko kaleetara hedatu dira.

Arabako Alea

2025eko urriaren 12an - 13:59
Azken eguneraketa: 20:03
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Eguerdiko 12:00etan zegoen deituta Falangeren kontzentrazioa. 11:00etarako Ertzaintza uniformatuen, beren furgoneten eta kalez jantziko polizien presentzia nabarmena zen Probintzia plazan eta inguruetan. Ertzaintzaren helikoptero bat inguruan aritu da hegan goiz osoan zehar. Hala ere, 11:45 inguruan falangistak plazara heldu berri zeudela, falangisten eta gazte antifaxisten arteko borroka zuzenak eman dira une labur batez, tartean makilak edo tabernetako terrazetako materiala erabilita. Lekukoek ARGIAri adierazi diotenaren arabera, Falangeko kideren bat zauritua gertatu da. Ertzaintzak bi taldeak banandu ditu.

Bideoan, istiluen hasiera eta falangistek eta gazte antifaxistek aurrez aurrekoa izan duten unea:

Ordutik aurrera istiluak eta korrikaldiak aurpegia estalia zuten hamarnaka poliziaren eta ehunka gazteen artekoak izan dira. Elkarren aurka oldartu dira hainbat aldiz, hasieran plaza ingurunean, eta gerora ondoko kaleetara ere. Gazteek Ertzaintzaren aurka jaurti dituzte tabernetako mahaiak, aulkiak eta itzalkinak, kristalezko botilak eta harriak. Barrikadak egin dituzte edukiontziekin, eta horietako batzuei su eman diete. Suhiltzaileak bertaratu dira suak itzaltzeko. Ertzaintzak oinez zein furgonetekin kargatu du gazteen aurka, borrak eta pilota jaurtigailuak erabilita. Nahasmena handia bada ere, hainbat kazetariren eta lekukoren testigantzen arabera, manifestarien artean hainbat zauritu izan dira, horietako hiru begian edo inguruan pilotakadak jasota. Horrez gain, hemeretzi pertsona atxilotu dituzte eta desordena publikoak leporatzen dizkiote, Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

Hori guztia gertatzen zen bitartean, Falangeak bere ekitaldia egin du Probintzia plazan, plaza Ertzaintzak inguratuta eta herritarrei hesituta zegoela. Ereserki falangista abestuta amaitu dute saioa, eta 12:45 inguruan irten dira plazatik Ertzaintzaren babesean. Ondoko kale eta auzoetan korrikaldiek eta istiluek segida izan dute oraindik ere. Informazio hau ixterako orduan, 13:30etan, egoera baretuta zegoela ematen zuen, baina Poliziaren eta manifestarien presentzia handia zen oraindik kaleetan.

Gasteiz antikoloniala

Olatu erreakzionario eta arrazistaren aurrean, Gasteiz antikoloniala antolatu lelopean hirugarren deialdi bat zegoen igande eguerdian egina, Arka plazan, “Gasteizko herri mugimendua” sinadura zeramana. “1492ko urriaren 12an Cristobal Colonek Abya Yalako lurrak inbaditu, sakeatu eta kolonizatzeari ekin zion”, salatu dute irakurritako oharrean. “Aurten, Gasteizera Falangea etorri da. Ekitaldi horrek, patroi kolonialak defendatzen ditu, eta aipatutako sarraskia goraipatzen du”, arbuiatu dute. Kolonialismoa indarrean dagoela adierazi dute: “‘Seguritatearen’ argudioarekin batera, egunero jasotzen ditugun mezu arrazista eta erreakzionarioak naturalizatzen dira eta gure auzokideak kriminalizatzen dituzte”. Horren guztiaren aurrean, herrien burujabetza defendatu dute.

'Olatu erreakzionario eta arrazistaren aurrean, Gasteiz antikoloniala' lelopean burututako kontzentrazioa Antolatzaileek utzia
Poliziaz inguratuta egin du ekitaldia Falangek. ARGIA CC BY SA
 ARGIA CC BY SA
 ARGIA CC BY SA
 ARGIA CC BY SA

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hispanitatearen eguna
ANALISIA |
Torturatuak: ausart edo aske?

“Gaur eguerdiko albistegian, zuen hiriburuko alkatea ikusiko duzue, torturatu gintuen gorputz militarrari hiriko plaza nagusia eskaintzen. Gaur eguerdiko albistegian, gure lagun eta senideak hil zituen egitura ikusiko duzue gure kaleetan desfilatzen. Eta guk, beste egun... [+]


KRONIKA | URRIAK 12, GASTEIZ
Guardia Zibilaren terrorearen apologia, plaza erdi huts batean

Orain 180 urte sortu zenetik lehen aldiz, kuarteletik kanpo eta Gasteizko erdigunean ospatu du Guardia Zibilak bere patroiaren eta hispanitatearen eguna. Bertan izan dira Gasteizko alkate Maider Etxebarria, Espainiako Gobernuko ordezkari Marisol Garmendia, Gasteizko gotzaina eta... [+]


2024-10-11 | Leire Ibar
Guardia Zibilaren ekintzak kritikatu eta biktimak babesteko ekitaldia antolatu du Memoria Osoak urriaren 12an

Plataformak adierazi du "sentsibilitate eta iritzi guztiak errespetatuz" Guardia Zibilaren ekintzak gaitzesteko asmoa dutela, bizikidetza demokratikoa eraikitzea helburu nagusia izanik.


Cádiz
Euskal esklabistak metropoli kolonialean

1492ko urriaren 12an ez zen soilik Amerikako jatorrizko herrien genozidioa hasi. Europa munduko potentzia bilakatuko zuen Atlantikoko esklabotzaren negozioari ere bidea zabaldu zitzaion. Sistema kolonial erraldoi hori ezinezko zatekeen Cádiz bezalako metropolirik gabe:... [+]


2024-09-29 | Ahotsa.info
Ehunka gazte elkartu dira urriaren 12an Tafallan Ernaik deituta
MULTIMEDIA - Albistea

Euskal Herria zatituta eta espainolista nahi duten horien aurrean, Nafarroa Euskal Herria dela argi esan eta herri hau askatasunera eramateko prest daudela erakutsi du gaur Tafallan Ernaik.


2021-10-13 | ARGIA
Lemoako Udalak ez du Lemoatx mendiko gurutze frankista berriz altxatuko

Astelehenean eraitsi zuen Ernai gazte antolakundeak Lemoatx tontorreko gurutze frankista. Udalak adierazi duenez ez dute berriro altxatuko, Memoria Historikoaren Legea urratzen zuenez haren eraistea aurreikusita baitzegoen.


2021-10-12 | ARGIA
Hispanitatearen egunaren bezperan Lemoatxako ikur frankista bota du Ernaik

1936ko altxamendu militarretik 85 urtera "faxismoari gorazarre egitea zilegi" dela salatu du gazte antolakundeak. Urriaren 12an eskualdeko mobilizazioak antolatu ditu "bizitzak erdigunean jartzen dituen independentismoa" eraikitzeko.


2020-10-28 | ARGIA
Hamasei pertsona deklaratzera Iruñean, hispanitate egunean Felipe VI.ri eta Colóni sinbolikoki burua mozteagatik

Asteazken goizean deklaratu dute Espainiako Poliziaren aurrean. Migratzaileen hainbat kolektibok eta Sortuk urriaren 12an antolatu zuten ekitaldian erregearen eta kolonizatzailearen irudi bana bota zuten lurrera. Demokrazia falta salatzen eta Euskal Errepublika aldarrikatzen... [+]


2020-10-13 | ARGIA
Kanpezuko Guardia Zibilaren kuarteletik Espainiako bandera lapurtu du Ernaik

Urriaren 12aren karietara Ernai ezker abertzaleko gazte erakundeak Kanpezuko (Araba) Guardia Zibilaren koarteletik Espainiako bandera lapurtu zuen. Ekintzan parte hartu zuten gazteek bertako harresian "Ez zaituztegu onartzen" idatzi zuten.


2020-10-12 | ARGIA
Felipe VI.aren eta Cristobal Colónen irudiak erre ditu Sortuk hispanitatearen egunaren aurka

Asteburuan eta urriaren 12ko astelehenean hainbat mobilizazio antolatu ditu Sortuk Euskal herri osoan. Iruñean Colónen eta Espainiako Erregearen estatua bana bota dute lurrera.


Eguneraketa berriak daude