ARGIA.eus

2021eko urtarrilaren 22a

Kaleak lixibaz desinfektatzea ez dela eraginkorra eta kaltegarria izan daitekeela diote Kataluniako biologoek

  • Kataluniako Biologoen Elkargoak ohartarazi du udalerri askotan kaleak desinfektatzeko asmoz, osasunarentzat kaltegarriak diren produktuak erabiltzen ari direla, bereziki lixiba.

Axier Lopez @axierL
2020ko maiatzaren 15a
Euskal Herriko herri askotan erabiltzen ari dira lixiba espazio publikoa desinfektatzeko asmoz. Argazkia: Sopelako Udala

Kataluniako Biologoen Elkargoak ohartarazi duenez, espazio publiko eta pribatuetan ustez desinfektatzaileak diren produktuak erabiltzen dituzte Covid-19ari aurre egiteko, baina horien eraginkortasuna ez da frogatu.

Nabarmendu dutenez bereziki kezkagarria da desinfektatzaile kloratuak (lixiba) gaizki erabiltzea. Elkargoak zabaldu duen oharrean diote oso toxikoak direla eta, erabilera egokia ez bada, oso eragin kaltegarriak eragin ditzaketela pertsonengan zein uretako organismoentzat.

"Gehiegizko erabilera egiten ari da, segurtasun sentsazio faltsuaren presiopean. Baina aplikazio hau ez da eraginkorra eta kaltegarria izan daiteke ", adierazi dio Vanguardia egunkariari Eduardo Martinez biologoak.

Halaber, desinfekzio konpultsiboak saihestea gomendatzen du Martinezek, "formakuntzarik gabeko ekipamenduekin, makineriarekin eta langileekin, gure osasuna eta planetarena zaintzen lagundu behar dugu, eta segurtasun-sentsazio faltsua saihestu”.

Gai honekin lotutako informazio gehiago:

- Lixiba etxean, lixiba kalean, eta orain lixiba, hondartzan?

- Kaleak desinfektatzea "alferrikakoa eta arriskutsua" dela dio Frantziako Osasun Ministerioak

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Koronabirusa  |  Katalunia

Koronabirusa kanaletik interesatuko zaizu...


Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude